Organisme énergétique
du Gouvernement basque

Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Tecnaliak olatu-energiaren kostua %50 murrizteko europako proiektu batean parte hartzen dute

Bi erakundeak OPERA proiektu europearra abian jarriko duen nazioareteko patzuergoan parte hartzen dute, Tecnalia buru delarik.Itsas energia ikertzeko Bimep plataforman egingo dira probak, Energiaren Euskal Erakundearena, itsas kondizio errealetan, Oceantec-ek garatutako energia-sorgailu batekin.Itsasoko olatuek energia sortzeko aukera handia ematen dute, baina, horretarako, energia hori kostu lehiakorretan ustiatzeko aukera emango duen garapen teknologikoa behar da.8 milioi euro bideratuko dira datozen urteetan energia olatuen bidez nola sortu ikertzera

Lire +

Bilboko Udala eta Energiaren Euskal Erakundeak Bilbon ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko lehen puntua ipintzeko hitzarmena sinatu dute

Bilboko Udalaren Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak eta Energiaren Euskal Erakundeak hitzarmena sinatu dute Bilbon ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko lehen puntua abian jarri ahal izateko. Bateria azkar kargatzeko Bilboko lehen puntua (elektrolinera) Begoñan jarriko da eta Bizkaian bigarrena izango da, BECen dagoenaren ondoren. Bilbon karga arrunteko beste 16 puntu dauzka.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak energia merkatuen inguruko informazio sistema bat sustatu du

Datener, energia merkatuen adierazleez plataforma Energia erosterakoan erabaki egokiak hartzen laguntzea du helburu, merkatuen ezagutzan oinarrituta.Datenerek informazio hutsunea edo gabezia konpondu nahi die enpresei, enpresa gehienek ez baitute energia merkatuen datuetara sarbide sistematizaturik. Elektrizitate, gas natural, petrolio, ikatz, fuel-olio eta emisioen eskubideen eguneroko prezioez erreferentziak emango ditu. Energia lehiakortasun faktore bat da euskal enpresentzat; izan ere, 2014an, 1.426 milioi euroko balioaren energia kontsumitu zuten.

Lire +

Euskadin, etxebizitza bakoitzeko energia-gastua urtean 1.000 eurokoa da

Energiaren Euskal Erakundearen azken txostenak erakusten duenez, energia-kontsumoa etengabe murrizten ari da Euskadin, garraioaren sektorean izan ezikEnergiaren guztizko eskaria % 2,5 jaitsi zen 2014an.Energiaren guztizko kontsumoan, energia berriztagarrien kuota % 13,7koa da.Ikatza jada ez da erabiltzen energia-alorrean Euskadin; ingurunea gehiago errespetatzen duten beste iturri batzuek hartu dute haren lekua.Etxebizitzetan kontsumitutako energiaren faktura 1.012 eurokoa izan zen etxebizitza bakoitzeko; gutxi gorabehera, 407 euro herritar bakoitzeko.

Lire +

Eusko Jaurlaritzak %25 murriztuko du energiaren kontsumoa bere eraikinetan, instalazioetan eta flotetan 2025 urterako

Aurrezkia energian 200 milioi euro baino gehiago izango da Energia iraunkortasunaz diharduen dekretu berria Eusko Jaurlaritzaren mendeko sail, erakunde eta sozietate publiko guztietan aplikatuko da.Petrolioaren gehiegizko erabilera arian-arian gutxitzen joatea da helburua, energiaren aurrezpenari eta eraginkortasunari lotutako neurrien bidez eta energia iturri berriztagarrien sustapenaz. Dekretuaren aplikazioa zeharkako eran edo modu transbertsalean aplikatuko da, energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren eskakizunak edo betekizunak politika publiko guztietan integratzeko xedez, arloa edozein dela ere. Arau berriaren ezarpenak 90 milioi euroko inbertsioak eskatuko ditu, eta horiei esker ezarriko diren aurrezte neurriek 200 milioi euroko aurrezpena ekarriko diote sektore publikoari.

Lire +

Diru laguntzen %75 amaitu da

Leihoen Renove Planak milioi bat euroko aurrekontua du 1.600 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira diru laguntzez, eta etxebizitzako gehienez ere 1.000 euro emango dira.Isolamendu sendoa duten beirazko itxiturek babes termiko handiagoa izateko aukera ematen dute eta energia kontsumoa murrizten dute berokuntzan.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.