Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia eta gizartea

Energia ezinbestekoa da gizartearen hazkunderako eta garapen ekonomikorako, bai era berean ezinbestekoa eguneroko zeregin txikietarako.

Alderdi asko dira kontuan izan beharrekoak. Horren adibide gisa esan daiteke, gizakiari lotutako gai guztiekin gertatzen den bezala, gaiari buruzko ikuspegi desberdinak izan ditzakeela, alde desberdinak. Kontrajarriak, osagarriak eta, kasu askotan, kontraesanezkoak.

 

Energia-kontsumoa

EVE_consumomundialenergia_Mesa-de-trabajo_eus.jpg

Azken 100 urteetan energia-kontsumoa etengabe igo da, gure gizartearen bizi-maila igo den heinean. Ongizatearen gizartea ezin da ulertu energia-kontsumorik gabe. Egungo kontsumo-ohiturek, era berean, ondorioak dituzte hainbat eremutan.

Adibide gisa, gure eguneroko garraioa naturala iruditzen zaigun bezala, inpaktua du ekonomian eta ingurumenean, beharrezkoak direlako energiaren prospekzioa eta produkzioa, hornidura-kateak eta kontsumo-sareak, gu horietaz ohartzen ez garen arren.

Munduan gehien kontsumitzen den energia-iturria petrolioa da. 70eko hamarkadako krisien ondoren, bere prezioa nabarmen igo da. Eta hala eta guztiz ere, kontsumoa ere igo egin da.

Gaur egun, petrolioaren munduko kontsumoaren % 80 garraiorako erabiltzen da, eta Euskadin garraioaren % 95 petrolioaren mende dago. Datu hori oso garrantzitsua da alternatibak bilatzeko garaian, ibilgailu partikularraren erabilera oso sustraituta dagoelako gizartean, eta alternatiba bideragarriak dauden arren –ibilgailu elektrikoa, adibidez– oraindik ere ez dira ohikoak eta ez dira hedatu gizarte osoan.

Duela gutxi, nazioarteko egoerak azken urteetan gertatu ez den petrolioaren upelaren prezioaren beherakada bat ekarri du. Ikuspuntu batetik mendeko ekonomien errekuperaziorako ona den arren, beste alde batetik ez du laguntzen petrolioarekiko alternatibak diren energia garbiagoak bultzatzen.

Frogatuta dauden petrolioaren erreserbak oso handiak dira, eta ziurtasuna dago etorkizunean handitu egingo direla. Gainera, gaur egun errentagarritasun txikia izateagatik abandonatuta dauden hainbat putzu berreskuratu ahal izango dira petrolioaren prezioa igotzen denean.

Horregatik guztiagatik, pentsa daiteke petrolioa ez dela agortuko erreserbarik ez dagoelako, eta bere kontsumoa eta hari lotutako emisioak murriztu behar direla planteatu beharra dago, planetak bere osotasunean ezingo lituzkeelako xurgatu.

Euskadiren energia etorkizuna

Bestalde, gure ingurune hurbilean energia hori eskasa da, eta inportatu egin behar da.

Horrek ordainketa-balantzan dituen ondorioekin batera, herrialde produktoreen egoera kontuan izan behar den puntu bat da, erreserbak munduan sakabanatuta dauden eskualde gutxitan kontzentratuta daudelako, eta eskualde horietako askok ezegonkortasun-maila handia dute.

Azkenik, funtsezkoa da herritarren kontsumo-ohiturak aldatzea, eta energia eguneroko bizitzan kudeatzen dugun modua aldatu behar dugu kontsumo txikiagoa egiteko, baina hori ez da egun batetik bestera lortzen.

Horiek guztiak energiaren alde desberdinak dira. Hau da, autoaren tanga betetzerakoan hasiera batean uste baino konplexuagoak izan daitezkeen alderdiak dira.

Hori horrela izanik, energia orok alde onak eta txarrak ditu. Denok dituzte alderdi positiboak eta negatiboak. Eguneroko energia-beharrizanak hainbat energia-iturriren bitartez hornitzen ditugu, eta horien guztien artean “mix energetikoa” deritzona osatzen da. Euskadirako helburua da energia fosilen erabilera pixkanaka murriztea eta energia berriztagarri garbiagoak erabiltzea. Hala eta guztiz ere, ez da egun batetik bestera egin daitekeen aldaketa bat.

Bitartean, eskaria hornitzea ahalbidetzen duten “zubi” gisako energia-iturrien erabilera beharrezkoa izango da (adibidez, gas naturala), garbiagoak direlako eta energia fosilek baino emisio txikiagoak dauzkatelako, aurrerapen teknologikoak energia berriztagarrien nagusitasuna ahalbidetzen duen unera arte.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.