Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren Legea

Transición Energética y Cambio Climático

Europako Green Deal itunaren espirituarekin lerrokatzen da Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren Legea, euskal gizartearen garapen jasangarri eta bidezkoari lotutako lehiakortasunaren bila. Horretarako, trantsizio energetikoaren prozesuak euskal industriaren pixkanakako eraldaketaren bidez eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen ditu, garapen teknologiko-industrialean eta industriaren deskarbonizazioan oinarrituta.

Bere konpromisoa eta atxikimendua adierazi dien araudi, politika eta plan guztiekin lerrokatzea ahalbidetuko dio Euskadiri arau honek.

  • Ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzea 2050. urtean neutraltasun klimatikoa lortzeko, aurrezpen eta efizientzia energetikoaren, energia berriztagarrien iturrien erabileraren, energia-kontsumoaren elektrifikazioaren eta karbono-hustulekuen bidez.
  • Aldaketa klimatikoarekiko erresilientea den lurralde bat lortzea, naturan oinarritutako soluzioak lehenesten dituzten lurraldez lurraldeko jarduketa koordinatu eta eraginkorretatik abiatuta, eta kolektibo kaltebera guztiak kontuan hartuko dituen trantsizio energetiko eta klimatiko bidezkoa ziurtatzea.
  • Ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea trantsizio energetiko eta klimatikoan, soluzio berritzaileak aurkeztea ahalbidetuko duen garapen teknologikoa eta industriala bultzatuz, neutraltasuna lortzeko zein erresilientzia klimatikoa indartzeko.

 

Helburu nagusiak

Lege honek esparru juridiko egonkorra ezartzen du Euskadin beranduenez 2050. urtean neutraltasun klimatikoa lortzeko eta lurraldearen aldaketa klimatikoarekiko erresilientzia handitzeko. Dena den, anbizio handiko legea da, eta neutraltasun klimatikoaren helburua 2045. urtera aurreratzeko beharrezkoak diren ahaleginak egiteko konpromisoa ere jasotzen du.

Beste helburu garrantzitsu batzuk ere jasotzen ditu legeak, hala nola:

  • Gutxienez % 12ko aurrezpena energiaren azken kontsumoan 2030. urterako, eta % 37koa, aldiz, 2050. urterako, 2021. urteko datuak oinarri bezala hartuta.
  • 2030. urtean energia berriztagarrien parte-hartzea gutxienez % 32koa izatea azken energia-kontsumoan.
  • Emisioen % 45eko murrizketa 2030. urtean 2005. urtearekin alderatuta.

Zenbait neurri planteatzen ditu legeak erronkei bermez ekiteko, eta honako atal hauetan bildu daitezke:

  • I. atala. Xedapen orokorrak, xedea eta helburuak.
  • II. atala. Euskal administrazio publikoen gobernantza, eskumenak eta funtzioak trantsizio energetikoarekiko eta aldaketa klimatikoarekiko.
  • III. atala. Plangintza-tresnak legearen helburuak betearazteko.
  • IV. kapitulua. Trantsizio energetikoa arautzea, baita neutraltasuna lortzen laguntzen duten beste sektore-politika batzuk ere.
  • V. kapitulua. Lurraldearen eta euskal gizartearen erresilientzia ziurtatzeko neurriak.
  • VI. kapitulua. Trantsizio energetikoarekiko eta aldaketa klimatikoarekiko zeharkakoak diren tresnak.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.