Biometanoa biomasatik sortutako metanoa da, eta gas naturalaren antzeko ezaugarriak dauzka. Gas berriztagarria da, materia organiko berriztagarritik (biomasa) lortzen delako digestio anaerobioko prozesuan lortutako biogasa araztu ondoren.
Digestio anaerobioko prozesuan, materia organikoa deskonposatu egiten da oxigenorik ezean, bakterioen eraginez, eta, horren ondorioz, biogasa sortzen da, baita lokatz edo lohi moduko bat ere, non substantzia ez-organiko gehienak biltzen diren (nitrogenoa, fosforoa, etab.), beste konposatu ez-biodegragarri batzuekin batera.
Biogasa Hiri Hondakin Solidoen zabortegietan sortzen da, bertan metatutako materia organikoaren degradazioaren ondorioz, baita erreaktore eta digestoreetan ere, non materia organiko ugariko biomasak tratatzen diren: hondakin-uren araztegietako lohiak, nekazaritzako elikagaien industrietako hondakinak, abere-hondakinak, etab.
Gas-nahaste bat da biomasa: % 40-70 Metanoa (CH4) da, % 30-40 CO2, % 2-8 H2O, eta beste konposatu batzuen aztarnak ere baditu, hala nola SH2, O2, N2, NH3, siloxanoak eta partikulak. Garbitzeko prozesu batez tratatu behar da lehenbizi, eta aberasteko beste prozesu batez jarraian (“upgrading”), biometanoa lortzeko.