Jardunaldiak eta albisteak

Euskal Energia Trantsizioa

Euskal energia ereduak aurrerapausoak ematen jarraitzen du, iraunkorragoa izango den eredu baterako trantsizioan, energia-iturri berriztagarrien ekarpena gero eta handiagoa izango den horretan petrolioaren eratorrien erabilera ahalik eta txikiena izango dugu, eta haren ordez energia garbiagoak, gas naturala, adibidez, edukiko ditugu eskura.

Energiaren bidea. Euskal Energia Trantsizioa

Bertako konpromisoa trantsizioaren alde

Energiaren Euskal Erakundeak marka identifikagarri berri bat jarri du martxan, Energiaren Bidea izenekoa. Haren barruan bildu nahi ditu administraziotik edo lankidetza publiko-pribatutik garatzen ari diren ekimen guztiak, betiere 2030eko Euskadiko Energia Estrategiaren helburuak lortzen eta energia trantsizioan aurrerapausoak ematen laguntzen duten jarduerak, hain zuzen ere.

Euskal energia sistemak 35 urte daramatza bilakaeran; horietan lortu da, besteak beste, ikatza baztertzea energia erabileretarako eta petrolioaren eratorrien partaidetza ehuneko 20 puntu murriztea.

Testuinguru horretan, aurrera egiteko, behar-beharrezkoa da tokian tokiko erakundeek egiten duten lana, eguneroko jardunean energia eraginkortasuna eta berriztagarrien erabilera sustatzen baitituzte. Bertako erakundeen alde burututako Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa Udalean ere izeneko kanpainaren bidez, 2018. urtean zehar udalek aurrera eraman dituzten jarduerak erakusteaz gain, aitorpena ere egin nahi izan zaie, energia egoera hobetzeko ekinaldi asko gauzatu dituzte eta, hala nola biomasa-, geotermia- eta kogenerazio-instalazioak abiaraztea, eguzki panelak jartzea, energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsio handiak argiztapenean eta garraioan, eta industrialdeetan energia aldetik hobekuntzak egiteko proiektuen sustapena.

Aitortutako udalak eta mankomunitateak

  • Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko udalak: Abanto y Ciervana/Abanto-Zierbena, Ortuella, Alonsotegi, Artzentales, Barakaldo, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Mancomunidad de la Margen Izquierda y Zona Minera, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios, Valle de Trapaga, Zalla, Zierbena
  • Tolosalde, Goierri eta Urola Garaiako udalak: Tolosa, Abaltzizketa, Aduna, albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ezkio-Itxaso, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, hernialde, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, leaburu-Txarama, Legazpi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Orendain, Orexa, Segura, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil, Zumarraga.
  • Araia, Zuia eta Nerbioiko udalak: Amurri, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artziniega, Ayala/Aiara, Laudio/Llodio, Okondo, Orozko, Ugao, urduña, Urkabustaiz, Zaratamo, Zeberio, Zigoitia, Zuia.
  • Durangalde, Debabarrena, Arratia eta Nerbioiko udalak: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Deba, Durango, Dima, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Ermua, Galdakao, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Mendaro, Mutriku, Otxandio, Soraluze, Ubide, Zaldibar, Zeanuri, Arratiak Udalen Mankomunitatea, Debabarreneko Mankomunitatea, Durangaldeko Merindadearen Amankomunazgoa.
  • Donostialde, Oarsoalde eta Txingudiko udalak: Astigarraga, Donostia/San Sebastián, Errentería, Hernani, Hondarribia, irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil.
  • Busturialde eta Lea Artibaiko udalak: Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxoe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibaar-Arbazegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta, Ziortz-Bolibar.
  • Urola Kostako udalak: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia.