Energiaren Euskal Erakundeko sail honen jarduna bost ildo ezberdin hauetan garatzen da.
- Euskal Autonomia Erkidegoko geologia eta meatze azpiegitura dokumentalaren sorkuntza eta mantentzea.
Dokumentazio horrek honako atal hauek ditu:
- Geologia eta meatze alorreko kartografia.
- Mineral, metal eta industria aztarnen datu-baseak.
- Geologia eta meatzearen ezagutzeari begirako zundaketen datu-baseak.
Jarduera horiek era egokian garatzeko, zenbait lankidetza hitzarmen sinatzen ditu Estatuko beste erakunde publiko batzuekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoko mineral baliabideen ikerkuntza. Mineral, metal eta industria baliabideak ikertzeko proiektuen garapena. Geologia eta meatze aloreko aholkularitza eta kontsulta zerbitzuak ematea.
Gehienbat, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioentzako zerbitzuak: udalak, foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza. Lan horiek, funtsean, honako arlo hauek hartzen dituzte:
- Antzinako meategiei lotutako arriskuen inguruko azterlanak.
- Meatzeen inguruko planifikazio sektorialak.
- Geologia eta meatze alorreko ondarea balioan jartzea.
- EEEren partaidetza duten sozietateen kudeaketan laguntzea.
Hidrokarburoen esplorazioa eta ekoizpena. Ikus
www.shesa.eus