Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Urban Klima 2050

Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratua da Euskadiko klima-ekintzako proiektu nagusia datozen urteetarako, eta berotegi-efektuko gas-emisioen datuak murriztea du helburu, % 40 murriztea 2030. urterako eta % 80, aldiz, 2050. urterako. Horrez gain, egokitzera zein arintzera bideratutako ekintzak proposatu nahi ditu, Espainiaren barruan, Euskadiko eskualdeak klima-aldaketari aurre egiteko duen ahalmena nabarmen hobetzeko helburuarekin.

Horretarako, Urban Klima 2050 proiektuak zeharkako ekintzak eraikiko ditu, hiri eta herrietan hainbat erresilientzia-tresna integratzeko baliagarriak. Administrazioak klima-aldaketaren aurkako borrokaren eredu izatea lortuko du horrela. Interes-sektoreetan aplikatzeko moduko ekintza berritzaileak eramango ditu aurrera. Ezagutza sortuko du, ondoren erabakiak hartzean erabiltzeko. Parte hartzeko prozesuak sortuko ditu, eragile nagusiekin eta herritarrekin batera soluzioak diseinatzeko, eta herritarrak ahalduntzea lortuko du, ingurumenarekin konpromiso iraunkor bat lortzeko bidean.

Ekintza horien guztien ondorioz, Urban Klima 2050 proiektuak Euskadiko lurraldea eraldatuko du, klima-aldaketara egokitzeko guztira 40 ekintza eta proiektu koordinatuz proiektuak iraungo duen sei urteko aldian. Gainera, Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia benetan hedatzea erraztuko du.

Argibide gehiago

Urban Klima 2050

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.