Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2020 2020. urterako diru laguntza deialdia: 2021eko urtarriliaren 17ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Diruz lagunduko diren jarduerak garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan: Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak. Goraxeago aipatutako jardueren baten edo batzuen inguruko proiektuen koordinazioa. Eskaeren tramitazioa Eskabideak posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta Kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbo Erref.: Garapen bideko itsas energiak - 2020. urtea-. Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 944.035.600 telefonoan. Dokumentazioa Anexos_MARINAS_2020_2022_Euskera.pdf Bases_Demostracion_Marina_Eusk_2020_2022_BOPV.pdf Ordezkaritzaren_xedapena_2020_EVE.pdf