Jardunaldiak eta albisteak

Energia aurrezteko aholkuak
Etxebizitzako ekipamendua

 Etxebizitza   Etxebizitzako ekipamendua   Birziklatzea   Garraioa   Bulegoa  

Atal honetan zenbait aholku erabilgarri ematen dizugu energia aurrezteko eguneroko jardunean. Horiek praktikan jartzeak ez du eskatzen aparteko ahaleginik, eta gainera, merezi du eraginkor izatea eta gure ingurumena behar bezala zaintzea.

Argiztapena

Erabil ezazu aurrezteko asmakizunik onena: etengailua. Eta aprobetxatu argi naturala ahalik eta gehien.

Hormetan eta sabaietan kolore argiak edukiz gero, argi naturala hobeto aprobetxatzen da eta argi artifizialaren erabilera murrizten da.

Ordezkatu goritasun-bonbillak eta lanpara halogenoak eta jarri kontsumo txikikoak eta LED teknologia darabiltenak. Gehiago irauten dute eta % 90 gutxiago kontsumitzen dute.

Aztertu lanparen energia etiketa eta aukeratu A energia maila dutenak.

Gela batetik irteten zarenean, ez ahaztu argiak itzaltzea.

Eduki lanparak eta pantailak garbi, zikinkeriak argitasuna murrizten baitu.

Bonbilla asko duten lanparen erabilera saihestea komeni da, hala nola “armiarma” motakoak.

Hozkailua

Eros itzazu A+++ mailako energia-etiketa duten hozkailua; energia eta diru asko aurrezten dute.

Behar duzun baino tresna handiagorik ez erosi.

Ipini hozkailua edota izozkailua toki fresko eta aireztatu batean, bero-iturrietatik (sukalde, labe eta abarretik) urrun.

Erregulatu hozkailuaren eta izozkailuaren termostatoa fabrikatzailearen gomendioen arabera. Adibidez, 6o eta 8o C artean hozkailuan eta –12 eta –18o C izozkailuan.

Energian dirua alferrik ez gastatzeko, ez zabaldu atea beharrezkoa ez bada, eta zabaltzen duzunean lehenbailehen itxi.

Egiaztatu hozkailuaren ateetako gomak egoera onean daudela eta behar bezala ixten dutela, hotza alferrik ez galtzeko.

Izozkailuan izotz-geruzak 4-5 cm-ko lodiera izan baino lehenago desizoztea komeni zaizu, % 30eraino aurreztea lor dezakezu.

Ez sartu inoiz hozkailuan jaki berorik, kanpoan hozten uzten baduzu, energia aurreztuko duzu.

Hozkailutik jaki bat ateratzen duzunean, hurrengo egunean jateko asmoz, kanpoan barik, desisoztu hozteko konpartimentuan. Horrela, hotza irabaziko duzu dohainik.

Garbitu hozkailuaren atzeko aldeko sareta urtean behin, gutxienez.

Garbigailua

Eros itzazu A+++ mailako energia-etiketa duten garbigailuak; energia eta diru asko aurrezten dute.

Aprobetxatu ahalik eta ondoen garbigailuren edukiera, eta saia zaitez karga betean erabiltzen.

Ahal duzun guztietan, ur hotza erabili.

Karga erdiko programei esker, nabarmen murrizten da kontsumoa.

Arropa lehortzeko, zentrifugazioak lehorgailuak baino energia gutxiago kontsumitzen du.

Garbitu garbigailuren iragazkia aldian-aldian; hobeto ibiltzeaz gain, energia aurreztuko duzu.

Ontzi-garbigailua

Eros itzazu A+++ mailako energia-etiketa duten ontzi-garbigailuak; energia eta diru asko aurrezten dute.

Zure premien arabera aukeratu behar duzu ontzi-garbigailuaren tamaina.

Saia zaitez ontzi-garbigailua karga betean erabiltzen. Karga erdian baliatu programa laburrak edo ekonomikoak.

Ontzi-garbigailuan sartu aurretik, hondakinak garbitu behar izanez gero, ur hotza erabili.

Ahal duzun guztietan, erabili programa ekonomikoak edo tenperatura baxukoak.

Garbitu ontzi-garbigailuaren iragazkia aldian-aldian; hobeto ibiltzeaz gain, energia aurreztuko duzu.

Lehorgailua

Lehorgailu bat behar izanez gero, erosi A edo maila handiagoko energia-etiketa dutenak.

Erabili lehentasunez garbigailuaren zentrifugazioa, lehorgailuarena ordez.

Aprobetxatu ahalik eta ondoen lehorgailuaren edukiera, eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.

Lehorgailua erabili baino lehen, zentrifugatu arropa garbigailuan.

Ez lehortu kotoizko arropa eta arropa astuna arropa arinarekin batera, lehortzeko karga berean.

Aldian-aldian, garbitu lehorgailuaren iragazkia eta ikuskatu aireztapen-zulotxoa, obturaziorik gerta ez dadin.

Arropa lehorregi ez geratzeko, erabil ezazu lehorgailuaren hezetasun-sentsorea.

Sukaldea

Bitrozeramikakoen aldean, indukzio-plakek % 45eraino energia aurrezten dute, ontzia zuzenean berotzen baitute, eta ez kristala.

Erabili sukaldeko sua baino zabalera handixeagoko ontziak, sugarra gainetik ez pasatzeko.

Sukalde elektrikoetan, erabili hondo lodi barreiatzailea duten ontziak, tenperatura homogeneoagoa lortzen baita.

Ahal duzun guztietan, erabili presio-eltze arin-arinak (egosketan ia lurrun-galerarik ez dutenak). Arinagoak dira eta energia gutxiago kontsumitzen dute.

Estali lapikoa egoste prozesuan, energia gutxiago kontsumituko duzu.

Hondar-beroa aprobetxatzeko, itzali sukalde elektrikoa (indukzio bidezkoa izan ezik) janariaren prestaketa amaitu baino 5 minutu lehenago.

Labea

Labe elektrikoek energia-etiketa bat dute, eraginkorrenak direnak ezagutzeko aukera ematen dutenak.

Labe elektriko bat erostekotan bazaude, A maila edo handiagoko energia-etiketa duena aukeratzea komeni zaizu.

Ez zabaldu labea behar-beharrezkoa ez bada; izan ere, metatutako energiaren % 20, gutxienez, alferrik galduko da zabaltzen duzun bakoitzean.

Saia zaitez labearen edukiera aprobetxatzen; ahal dela, ahalik eta jaki gehienak prestatu aldi berean.

Oro har, ordubete baino denbora luzeago behar duten egosketetan, ez da beharrezkoa labea aldez aurretik berotzea.

Itzali labea egosketa erabat amaitu baino lehentxeago. Hondar-beroa nahikoa da prozesua bukatzeko.

Konbekzio bidezko labeek (haizagailuarekin) beroaren banaketa uniformean laguntzeaz gain, arinagoak dira eta energia gutxiago kontsumitzen dute.

Mikrouhina

Labearen ordez, mikrouhina erabiltzeak energiaren eta denboraren %60 baino gehiago aurreztea dakar.

Beste tresna batzuk

Telebista ikusten egoten ez zarenean, erabat itzaltzea komeni zaizu, deskonexio-etengailua sakatuz, kontsumoaren % 15eraino aurrezteko.

Zenbait tresna (telebista, musika-ekipoa, DVD eta abar) lapurretara edo etengailua duten konexio anizkun-basetara konekta dezakezu. Lapurra deskonektatzean, tresna guztiak deskonektatzen dira, eta energia asko aurrezten da.

Ordenagailua denbora tarte laburretan ez erabiltzekotan, pantaila itzaltzea komeni da. Energia aurrezten duzu eta pantaila berriz piztean ez duzu itxaron behar ekipoa abiarazteko. Pantaila da energia gehien kontsumitzen duen osagaia.

30 minutu baino gehiago erabili gabe egotekotan, itzali erabat ordenagailua.

Aire girotua

Erosi A mailako energia etiketa duten ekipoak, errentagarriagoak baitira, eta kasu egin profesionalen aholkuei.

Jarri hozteko tenperatura 25º C inguruan. Kanpoko tenperaturakekiko aldea 12º C-tik gora izatea ez da osasungarria.

Etxebizitza gehiegi ez berotzeko, bide egokia da toldoak jartzea eta pertsianak eta gortinak ixtea.

Udan, aireztatu etxea kaleko airea freskoagoa denean (goizeko lehen orduetan eta gauean).

Haizagailu bat nahikoa izan daiteke etxean tenperatura atsegina edukitzeko. Airearen mugimenduaren ondorioz, 3 eta 5º C bitartean gutxiago da tenperatura-sentsazio; kontsumoa oso txikia da.

Hozteko tresnak eguzkitik babestu behar dira ahalik eta gehien eta aire zirkulazio egokia komeni da inguruan. Kondentsadore-unitateak teilatuan badaude, estali behar dira, gerizpetan egoteko.

Kolore argiek sabaietan eta kanpo hormetan eguzkia islatzen dute eta barruko tokiak ez berotzen laguntzen dute.

Etxearen barneko alderantz doan bero-fluxua gutxitzeko, badira beirateetako kanpoko aldean itsasteko lamina gardenak.