EUSKADIKO ENERGIA MIXA
Euskadiko energia eskariaren mixa erabat bilakatu edo aldatu da azken hamarkadetan. Izan ere, 80ko hamarkadaren hasieran, jatorri fosila zuten erregaien kontsumoa erabat nagusi zen, batez ere, zaharkitua eta ez-eraginkorra zen industria astunean erabiliak. Ikatzaren erabilera ugari zen eta gas naturalaren eta energia berriztagarrien parte hartzea, berriz, hutsaren hurrena zen.