Leartibai Fundazioa buru duen eta 2023ko martxotik 2027ko otsailera bitartean garatuko den INTERREG Europe programak finantzatutako proiektua da SIreNERGY INTERREG EUROPE energia berriztagarrietako gizarte-berrikuntzako proiektua.
Estatuko eta eskualdeko politikak hobetzea da proiektuaren helburua landaguneetako iturri berriztagarrietatik datorren energia-kuota handitzeko, tokiko kontsumitzaileen informazioaren hobekuntza bultzatuz eta autokontsumitzaileak gaituz elektrizitatea sortzeko, biltegiratzeko, kontsumitzeko eta saltzeko.
Honako helburu espezifiko hauek ere lortu nahi dira proiektua garatuz:
- Energia berriztagarrien estrategiak udal-arloko, eskualdeko eta Estatuko garapen ekonomikoko estrategietan integratzea tokian tokiko potentziala eta premiak islatzeko.
- Energia berriztagarriak landaguneetako hornidura-kate nagusietan integratzea, hala nola nekazaritza, basogintza, fabrikazio tradizionala eta turismo ekologikoa.
- Tokiko gizarteak proiektua onartuko duela bermatzea, tokiko komunitateei energia berriztagarriak karbono gutxiko energia-alternatiba gisa erabiltzeak duen onura azalduz, eta komunitateak energia horien diseinu-prozesuan, finantzaketan edo kudeaketan inplikatuz.
- Energia-kontsumitzaileek energia berriztagarrien iturri berrien garapenean agente aktibo gisa duten parte-hartzea areagotzea.
- Energia berriztagarrien proiektuak sortzeko dinamika sinergikoak sustatzea, landa-inguruneko baliabide naturalak, inplikatutako agente guztiak eta abiarazitako gainerako proiektuak kontuan izanda.
Más información