Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Autokontsumo fotovoltaikoko proiektuek gora egin dute nabarmen Euskadin EEEren dirulaguntzei esker

Energiaren Euskal Erakundearen 2019ko laguntza-programaren balantzea 17tik 276ra pasa dira bi urtetan​ Laguntza programek 15M€ bideratu dituzte dirulaguntzetarako Lagundutako proiektuen multzoak 3.600 izan dira eta Euskadiko energiaren amaierako kontsumoaren % 0,6ko energia-aurrezpena dakarte, Energia Trantsizioaren helburuetan aurrerapen handia eraginez. Renove Planak 2.411 ibilgailu zahar efizientzia handiko A klaseko ibilgailuekin ordeztu zituen.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Nortegasek gas naturalaren adimendun sareen Europako lehenengo irtenbide integrala bultzatu dute

Nortegasek eta EEEk sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, Bidegas jarri da martxan, instalazioen segurtasuna eta gas naturalaren kontsumoaren eraginkortasun energetikoa hobetzea ahalbidetuko duen irtenbide integrala.Nortegasek 1.000 kontagailu adimendun jarriko ditu Ugao-Miraballesko Udalaren laguntzari esker. Horrela, kontagailuen titularrek une oro kontrolatu ahalko dute kontsumoa eta aldi berean, denbora errealean monitorizatu ahalko da bezeroen instalazioen segurtasuna”

Gehiago irakurri →

Energia eoliko flotatzaileko entseguak baimendu dituzte Euskadin

BiMEPek beharrezkoak diren baimenak lortu ditu itsas aerosorgailu flotatzaileekin entseguak egiteko BiMEPek bere bosgarren urteurrena ospatuko du 2020an Europan parekorik ez duten entsegu-ahalmen globalekin, itsas teknologien garatzaileei zuzendutakoak. Euskal industriak proiektu teknologiko berritzaileak bultzatzen ditu itsas esparruan, trantsizio energetikoan ezarritako deskarbonizazio-helburuak lortzeko lagungarriak izango direnak

Gehiago irakurri →

Energia Trantsizioa Europan: helburu komunak herrialde bakoitzean estrategia propioak ezarriz

Eztabaida irekia EEEk eta Orkestrak antolatutako jardunaldi batean  Norvegiako, Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko Energia Trantsizioko adituek beren energia-politiken alderdi nagusiak aurkeztu dituzte. Guztiek ere energia-sistemaren deskarbonizazioa dute helburu, baina herrialde bakoitzak bere estrategiak garatzen ditu helburu hori lortzeko, tokian tokiko egoerak desberdinak direlako. Euskadiko energia-trantsizioa energia-sistemaren pixkanakako aldaketan oinarritzen da, Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuen bitartez, hau da, berriztagarrien eta efizientziaren aldeko apustu handia eginez eta gas naturala laguntza-energia gisa erabiliz.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Europako energia-trantsizioaren alorreko eragile nagusiak bilduko dituzte

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia azaroaren 14an, Guggenheim Museoan Norvegiako, Erresuma Batuko, Frantziako eta Alemaniako adituek aurkeztuko dituzte herrialde horiek garatutako energia-politikak eta trantsiziorako estrategiak. Equinor enpresako aditu Eirik Waernes norvegiarraren kontura izango da ponentzia nagusia, eta herrialde horren kasu paradigmatikoa azalduko digu, gas natural eta petrolioaren ekoizle handia izateaz gain berriztagarrien kontsumitzaile handia ere badena. Euskadik berriztagarrien aldeko apustua sendotu du, 2030eko Energia Estrategian ezarritakoaz haratago. Bertaratzeko asmoa duten 300 erregistro daude, gutxi gorabehera, gaur egun Europan dauden errealitate energetikoak ezagutzeko interesaren adierazgarri.

Gehiago irakurri →

Biomasa da Euskadin gehien erabiltzen den energia-iturri berriztagarria, eta hazteko ahalmen handia du gainera

Energiaren Euskal Erakundeak eta Hazi Fundazioak antolaturik, gaur goizean prestakuntza-jardunaldi bat burutu da Gasteizen, gure basoetako zurari energia-erabilera areagotzeko helburuarekin. 2030erako Euskadiko Energia Estrategiak planteatzen du efizientzia sustatzea eta lehendik dauden baliabideak aprobetxatzea.Azken 40 urteetan, Euskadiko zurgaiak bikoiztu egin dira

Gehiago irakurri →