Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2023

2023 – 2025 aldirako laguntzen deialdia.

Programa honen helburua da teknologia berritzaileak erakusteko eta balioztatzeko jarduerak sustatzea, Euskadin energia iturri berriztagarrien ezarpena areagotzeko ahalmena duten olatu energia eta itsasoko energia eolikoak aprobetxatuz.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

  • Olatuen energia aprobetxatzeko gailuen eskala errealeko, edo errealetik gertu dauden prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aerosorgailu flotatzaileen eskala errealeko, edo errealetik gertuko prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aurreko ataletan deskribatutako edozein prototipotako azpisistemen eta osagaien demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

Programak 2.500.000 euroko aurrekontua du.

Laguntzen mugak

Diruz lagun daitekeen gutxieneko kostua: 125.000 euro.

Diruz lagun daitekeen gehieneko kostua: 10.000.000 euro arte, proposatutako jarduera-motaren arabera.

Jarduketa bakoitzeko gehienez 2.500.000 euroko diru-laguntza, proposatutako jarduera-motaren arabera.

Prozedura mota

Lehia-prozedura.

Arau-oinarria

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko 651/2014 EB Erregelamenduaren 25. artikulua (EBAO 2014 L 187), 651/2014 Erregelamendua eta 2022/2473 Erregelamendua (EBAO 2014 L 187) aldatzen dituen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 Erregelamenduak gehitutako aldaketetatik eratorritako azken idazketaren arabera. Erregelamendu horrek 651/2014 Erregelamendua eta 2022/2473 Erregelamendua (EBAO L 167/1) aldatzen ditu.

  EBAZPENA, 2023ko uztailaren 27koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garatzeko bidean dauden itsas arloko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioz- kotzeko inbertsioetarako 2023. urterako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Eskaeren tramitazioa

Itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2023

Laguntza-deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan:
www.euskadi.eus

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.