Gas naturalaren alternatibak garraioan eta haren aplikazioak itsas alorrean hizpide nagusiak izan zituzten kongresuan

Mesa redonda sobre gas natural en el transporte marítimo Iragan urriaren 21ean, Energiaren Euskal Erakundeko idazkari nagusi Álvaro Colónek parte hartu zuen Gasnamen V. Kongresuaren amaierako mahai inguruan. Mugikortasunerako Gas Naturalaren Elkarte Iberikoak (Gasnam) antolatutako eztabaida horretan mugikortasun iraunkorraz, petrolioarekiko mendekotasunaren gutxitzeaz eta zenbait alorretan gas naturalak eskaintzen dituen alternatibez mintzatu ziren.

Gas naturalak petrolioaren eratorriak ordezkatu ahal ditu, garraioan erregaiez horniduran erabat gailentzen diren eratorriak, hain zuzen ere. Ordezkapen horrek abantaila ugari ekarriko lituzke energia eta ingurumen aldetik, isuri edo emisio gutxiago eragiteaz gain, eraginkortasun handiko teknologiak sartzeko aukera emango bailuke. Europar Batasunak ezarritako direktibek sustatuta, itsas garraioan gas naturalaren erabilerak energia hobekuntza handia ahalbidetuko du; izan ere, itsasontzietan gehien erabiltzen den fuel-olioa ordezkatuko du, eta aldi berean, espezializazio handiko itsasontzigintza eta itsasoan gas-hornikuntzari lotutako zerbitzu berriak suspertuko ditu, bunkering deritzona, kasu.

www.gasnam.es