Energiaren inguruko informazioaren trukea areagotu nahi da, erabakiak hobeto hartu ahal izateko
Data4Action izeneko proiektu europarraren lan esparruaren barruan, Energiaren Euskal Erakundeak (Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia) eta Ihobek (ingurumena kudeatzeko erakundea) deialdi bat zabaldu dute energia agentziei eta eskualdeko iraunkortasun behatokiei zuzendua, energiaren eta klima aldaketaren inguruko informazio-trukeari lotutako esperientziak kontrastatzeko udaletako arduradunekin.
Euskadiko erakunde publiko bi horiek, Europako hamaika eskualdetako erakunde edo elkarteko ordezkariekin batera, lagundu nahi diete agintari publikoei eta energia ekoizpen eta kontsumoari buruzko datuez hornitzaileei beren artean energiaren inguruko informazioa trukatze aldera, agintari publikoen eskura horrelako datu gehiago jarriz, tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko ekintza planei (PAES) jarraipena egin ahal izateko. Proiektuan parte hartzen duten eskualde bakoitzean informazio zentro bakarraren sorrera sustatuko da, energia informazioez hornitzaile zenbaiten datuak tokiko agintariei helarazteko asmoz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu honako lotura hau:
Data4action