Energiaren Euskal Erakundeak bat egin du eus ekimenarekin eta gaurdanik webgune korporatiboa bisita daiteke www.eve.eus helbidean. Era horretan, EEE euskal administrazioaren gaineko erakundeen ildotik doa, PuntuEus Fundazioarekin batera, Interneteko domeinu hori sustatu nahian, sare globalean euskal kulturaren zabalkundea areagotzeko xedez.
2013ko abenduan, ICANN korporazioak .eus domeinua onartu zuen, Interneten izenak kudeatzeaz eta izendatzeaz arduratzen den irabazi asmorik gabeko erakundea. Harez geroztik, .eus Fundazioaren ardura da domeinu hori kudeatzea, erakunde, enpresa eta partikularrei haren izena emate aldera.
Ongi etorri eve.eus webgunera!