Energibasque Euskal Autonomia Erkidegoko garapen teknologikoa eta industriala lortzeko estrategia da, Euskadiko Energia Estrategia 20E0 (3E20E0) zabaltzeko alorretako bat dena.
Haren helburu nagusia da Euskadi energia arloan ezagutza-gune eta garapen industrialaren erreferentzia bihurtzea mundu mailan.
Informazio gehiago
Energibasqueren helburu estrategikoak hauexek dira:
Euskadiko enpresa traktoreak sendotzea, enpresei dagozkien energia arloetan erreferente teknologikoak izan daitezen, balio-kate guztian erakarpen efektua eraginez, balio erantsi handiko produktuetan ardaztuta.
Goraka ari diren energia arlo berrietan enpresa jarduna garatzea, lehendik industria ehunak eta eragile zientifiko-teknologikoek oinarri teknologikoa eratu duten arloetan, abiapuntu ona den aldetik.
3E2020 Estrategiari esker egingo diren inbertsioen bidez, aukera eta merkatu berriak sorraraztea energia arloan, Euskadiko enpresa ehunak aprobetxatu ahal izateko.
Haren edukiak garatzeko, EnergiBasque era honetan egituratzen da: 7 arlo estrategiko, 2 alor teknologiko erraztatzaile (KETs) eta 3 Balio Kate Berri (NCV): Smart Grids, Offshore eta Resource Efficient Manufacturing direlakoak.
Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.