Energia-aurrezpen berriak energia-efizientziako proiektuak eginez sortzeko premiatik sortzen da EAZ sistema, eta, hori horrela, EBrekin Energia Efizientziako Zuzentarauaren bidez hartutako bere betebeharrak beteko ditu Euskadik. Gainera, energia-efizientziako teknologietako inbertsioa errazteko asmoz sortzen da, sektore horren barruan merkatu bat bultzatuz.
Hainbat faktorerekin lotutako katalogo batean barne hartutako aurrezpen-neurriak egikaritzean lortu ahalko dira Energia
Aurrezpeneko Ziurtagiriak, hala nola klimatizazioa, inguratzailea, argiztapena, industria-prozesuak, mugikortasuna eta abar.
Sistema hori onartuta, merkatu bat sortuko da non behartutako subjektuek aurrezpenak erosi ahalko dizkieten aurrezpen horiek lortu ahal izateko aukera emango duten proiektuak egiten dituztenei –betiere aurrezpen horiek ondoren ziurtatzeko asmoz–, edo zuzenean erosi ahalko diete EAZ beste behartutako subjektu edo beste delegatutako subjektu batzuei.
Errege Dekretu bidez ezartzen da sistema eta
araudiaren atalean eskuragarri dauden zenbait aginduren bidez garatzen da.