Jardunaldiak eta albisteak

Administrazio publikoak

4/2019 Legeak administrazio publikoei agintzen dizkien betebehar nagusiak

Energia-aurrezteko helburuak.

2050erako energia-kontsumoa % 60 murrizteko helburua ezarri da, eta 2030erako % 35eko murrizketa, oinarri-urte baten aldean. Eraikin, argiteria publiko eta ibilgailuekin lotutako helburuak dira.

Jasangarritasun energetikoa lurralde-antolamenduko eta hirigintzako politiketan integratzea.

Lurralde-planetarako (antolamendua, partzialak, sektorialak) eta garraio-planetarako (errepideak, azpiegiturak, etab.) jasangarritasun energetikoari buruzko azterlan bat eskatzen da.

Jasangarritasun energetikorako batzordea.

Administrazio publiko guztietan jasangarritasun energetikorako batzorde bat edo antzeko bat sortu behar da jasangarritasun energetikoko jardun-planak edo inbentarioak onartzeko, neurri eta helburuak ikuskatzeko eta jardunen garapenaren inguruan informatzeko.

Eraikin, mota guztietako instalazio (argiteria publikoa, igogailu publikoak, iturri-ponpak eta eskailera mekanikoak, besteak beste) eta ibilgailuen inbentarioa.

Eraikinen inbentarioan, eraikin bakoitzaren azalera erabilgarria, kalifikazio energetikoa eta energia-kontsumoa adierazi behar dira. Inbentarioa publikoa izango da.

Kontsumoen kontrola.

Eraikin eta instalazio guztietan energia-kontagailuak ezarriko dira, teleneurri eta guzti, informazioa zentralizatuta eta hilabete-oinarriaren araberako urteko kontrola ezarrita.

Eraikinen eta argiteria publikoaren auditoria energetikoa.

Nahitaezkoa lau urtean behin 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetarako eta kanpo-argiteria publikorako.

Jasangarritasun energetikoan jarduteko planak.

Administrazio publiko guztiek egin behar dituzte beren eraikin, instalazio eta ibilgailuetarako, diagnostiko bat, estrategien definizioa eta herritarren parte-hartzea barne.

Energia elektrikoa erostea.

Eskuratutako energia elektrikoaren % 100ek jatorri berriztagarria eduki behar du, lizitazio berrietarako. Pleguetan ETEen eta kooperatiben konkurrentzia bermatuko da, eta konpainia merkaturatzailearen onura soziala eta produkzio elektrikoaren hurbiltasuna hartuko dira kontuan.

Energia berriztagarriak.

2030. urterako, eraikinek energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak eduki beharko dituzte, beren kontsumoaren % 32 hornitzeko nahikoak.

Instalazio, ekipamendu eta ibilgailuak berritzea.

Administrazio publikoek errendimendu energetiko handiko produktu, zerbitzu eta eraikinak eskuratu behar dituzte, efizientzia klase altuenetakoak, bideragarritasun ekonomikoa, egokitasun teknikoa eta behar adinako lehia izatea kontuan hartuta.

Eraikinen kalifikazio energetikoa.

Kalifikazio energetikoaren berri ematen duen etiketa erakusgai jarri behar da eraikin guztietan; lehendik dauden eraikinei dagokienez, 2030. urtean B kalifikazioa lortu behar da haren jabe ez diren eraikinen % 40an. Eraikin eta erreforma integral berriek ia ez dute energiarik kontsumituko, hau da, eraikuntzaren kode teknikoaren betekizunak beteko dituzte.

Erregai alternatiboak.

2020tik aurrera eskuratutako ibilgailu guztiek (baita renting edo leasing modalitateetakoek ere) erregai alternatiboak erabili behar dituzte, baita errepide bidezko garraio-zerbitzu publikoak ere.

Mugikortasun jasangarria.

Karga elektrikoko guneak eta bizikleten aparkalekuak jarri behar dira eraikin berrietan, eta erabilera publikoko karga elektrikoko guneak hiri-ingurunean. Bizikletak erabili eta aparkatzeko erraztasunak eman behar dira, eta mugikortasun-planak egin 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, baita hiriarteko mugikortasun-planak ere, lurraldeko gainerako udalerrietan.

Beste betebehar batzuk.

2 urtean behin, administrazio bakoitzaren txosten bat argitaratzea. Kudeatzaile eta teknikariak prestatzea. Prestakuntza Plana Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailari informazioa ematea ekintza-planen onarpenaren gainean.

 

Administrazio publikoei buruzko 4/2019 Legearen jardunen egutegia

flecha
2019/03/01.
Legea indarrean hastea
2019/12/01.
Erreferentziazko oinarri-maila
2020/01/01.
Ibilgailu alternatiboak
2020/03/01.
Jasangarr. Batz
Inbentarioa .
Jardun Plan Orokorra.
Teleneurria.
Ziurtagiri energetikoa.
Prestakuntza-plana.
2021/03/01.
Auditoriak.
Mugikortasun Planak.

 

Eraikin, instalazio eta ibilgailuen inbentarioa

Eraikin, instalazio eta ibilgailuen inbentarioa egiteko txantiloia

Kontsumo-adierazleak neurtu ahal izateko, beharrezkoa da udalerriko energia-kontsumo guztien inbentario zehatz bat izatea. Eraikin eta instalazioen inbentario bat eduki behar da, argiteria publikoa eta ibilgailuak barne, eta energia elektrikoa, gas naturala eta beste erregai batzuk kontsumitzeko gune guztiak zehazki non dauden jakin behar da.

EEEk borondatez erabiltzeko moduko txantiloi bat sortu du, udal txikiei beren inbentarioaren eta hileko energia-kontsumoen erregistroa eramaten laguntzeko.

  Excel txantiloia, eraikin, instalazio eta ibilgailuetarako aproposa

Energia-kontsumoak kontabilizatzea eraikin eta instalazioetan

Eraikin baten urtebeteko kontsumo osoa kalkulatzeko, energia-hornigai bakoitzaren informazioa eduki behar da, sareko energiak (elektrizitatea, gas naturala, PGL kanalizatua) zen saretik apartekoak —kanpokoak (biomasa, gasolioa, etab.), edo eraikinean bertan sortutakoak (eguzki-energia termikoa, fotovoltaikoa)— barne.

Honako irizpide hauei jarraituko zaie energia horiek kontabilizatzeko:

Energia elektrikoa

Sareari erositako energiari eraikinean sortu eta autokontsumitutako energia gehitzearen batura izango da energia elektrikoaren kontsumo totala.
 
Energia elektriko berriztagarria kalkulatzeko, 4/2019 Legearen 17.3 artikulua betetzea jomugan:

  • Sareari berriztagarriaren ziurtagiriekin erositako energia elektrikoa ez da kontabilizatzen kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean.
  • Eraikin berean sortutako jatorri berriztagarriko energia elektrikoa kontabilizatuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean, autokontsumorako izan zein sare elektrikora esportatzeko izan.

Gas naturala

Kontsumoak kWh-tan eta metro kubikotan (Nm3) agertzen dira fakturan, eta kostua, berriz, eurotan. Fakturatik zuzenean kWh-tan emandako kontsumoak hartzea komeni da, metro kubikotan emandakoak hartu beharrean.

Eguzki-energia termikoa

Energia-kontagailu egokirik ez badago, eguzki-produkzio termikoa kalkulatuko da panelen metro karratuen eta erabilera-orduen arabera, horrela eraikinean sortutako berriztagarriak kalkulatzeko, instalazioa jardunean badago betiere. Horrela kalkulatutako energia eraikinaren beste kontsumo bat izango da.

Eguzki-energia fotovoltaikoa

Eraikin batean eguzki-produkzio fotovoltaikoa kontagailu bidez neurtuko da, autokontsumitua eta esportatua bereiziz.
 
Energia elektriko berriztagarria kalkulatzeko, 4/2019 Legearen 17.3 artikulua betetzearren, eraikin batean sortutako energia fotovoltaikoa kontabilizatuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean, autokontsumorako izan zein sare elektrikora esportatua izan.

Geotermia eta aerotermia

Aprobetxatutako energia berriztagarria kalkulatzeko, sistema geotermikoak sortutako ur bero sanitario eta berokuntzaren energia erabilgarria neurtu edo kalkulatuko da, eta kantitate horri kenduko zaio bero-ponpak kontsumitutako energia elektrikoa. Ondoriozko energia berriztagarria eraikinaren beste kontsumo bat izango da, eta kontuan hartuko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean. Aerotermiarako, SPF koefizienteak 2,5 edo handiagoa izan behar du .

Biomasa

Biomasa-kontsumoa bere osotasunean kontabilizatu ahalko da kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzeko, biomasa horren jatorria edozein izanik ere. Biomasa-kontsumoa BBAko kWh-tan adieraziko da.

Produkzio berriztagarriko bestelako instalazioak, eraikin bati lotuta ez daudenak

Administrazio publiko baten jabetzakoak izaki eraikin bati lotuta ez dauden instalazio berriztagarrietan (hidroelektrikoak, eolikoak, fotovoltaikoak…) sortutako energia elektrikoa kontuan hartu ahal izango da administrazio publikoak kontsumitutako berriztagarrien ehunekoa kalkulatzean.
 
Instalazioaren jabetza partekatua bada, administrazio publikoak instalazioaren jabetzan duen parte-hartzeari dagokion ehunekoa aplikatuko da.

Unitateak eta bihurketa-faktoreak

Bihurketa-faktoreak hainbat faktoreren mendean daude, baina kalkuluak sinplifikatzeko hobe da honako balio hauek erabiltzea.

Bihurketa-faktoreak Berotze-ahalmena (orientagarriak)
Gasolioa 10 kWh/litroa
Gasolina 9,2 kWh/litroa
PGL 12,8 kWh/kg
Gas naturala 11,7 kWh/Nm3

Gas naturalerako informazioa, ahal dela, fakturetatik zuzenean hartuko da kWh-tan, inolako eraldaketarik egin beharrik ez izateko.
 

 

 

Erregai alternatiboak ibilgailuetan

Jasangarritasunari buruzko legeak ezartzen duenez, 2020. urtetik aurrera, euskal administrazio publikoek eskuratzen dituzten ibilgailuen % 100ek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte.

  • Erregai alternatiboak darabiltzaten Eskuratutako ibilgailu guztietan, renting edo leasing moduan eskuratuak barne
  • Baita errepide bidezko garraio publikoko zerbitzuetan ere.
  • Salbuespen jakin batzuk onartzen dira, betiere idazki bidez ongi justifikatzen badira Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean.

Ibilgailuak honako mota hauetakoak dira:

  •  Elektrikoa
  • Hibrido entxufagarria (ibilgailu hibrido arrunta EZ da alternatibotzat jotzen)
  • Gas naturala dutenak
  • Petrolioaren gas likidotuak (PGL) dituztenak.
  • Bioerregaiak dituztenak
  • Hidrogenoa dutenak

Nabarmentzekoa da Energiaren Euskal Erakundeak gomendatzen duela ibilgailuetan honako energia alternatibo hauek erabiltzea:

  1. Ibilgailu elektrikoa, aparkalekuko plazan kargatzeko puntu bat eskuragarri edukitzeak eta autonomiak ahalbidetzen duten nitxoetan.
  2. Hibrido entxufagarria, aparkalekuko plazan kargatzeko puntu bat eduki behar dela eta beste ibilgailu mota batzuk baino garestiagoa dela kontuan hartuta.
  3. Gas naturala, betiere inguruan erregai-zerbitzuguneak erabilgarri izanez gero.
  4. Petrolioaren gas likidotua (PGL, autogasa), alternatiba gisa, aurrekoak bideraezinak direla uste dugunean.
  5. . Ez da gomendatzen bioerregaiak dituzten ibilgailuak erabiltzea; izan ere, erregai arruntak (gasolioa eta gasolina) bioerregaiekin nahastuta daude behar den neurrian, Europako politikak betetzeko moduan.
vehículo eléctrico vehículo eléctrico recarga vehículo GLP

Beheko taulan, energia alternatibo bakoitzaren alde onak eta txarrak laburbildu dira:

Ibilgailu mota Alde onak Alde txarrak
Elektriko purua
  • Tokian-tokian ez du kutsagarririk botatzen.
  • BEGen emisio garbi urriak
  • Zarata-emisio txikia.
  • Jatorri berriztagarria neurri batean.
  • Jarduerako (1-2€/100 km) eta mantentzeko kostu txikiak.
  • 400 km-ko gehieneko autonomia gutxi gorabehera, horrek erabilera jakin batzuetarako baldintzatzen duelarik.
  • Hasierako inbertsio handia.
  • Gauean kargatzeko puntu bat eduki beharra ibilgailu bakoitzarentzat.
Hibrido entxufagarria
  • Ibilgailu elektrikoa baino autonomia total (gasolina+elektrizitatea) handiagoa.
  • Autonomia txikiagoa modu elektrikoan, kargatze elektrikoko ahalmen txikia.
Gas naturala
  • Kostu txikiagoak gasolinaren eta gasolioaren aldean.
  • Petroliotik aparteko jatorria.
  • Kutsagarrien emisio txikiagoak gasolioaren eta gasolinaren aldean.
  • Bi-fuel ibilgailuak, gasolinarekin bateragarriak.
  • Erregai fosila da.
  • Erregai-zerbitzuen urritasuna (prozesuan)
PGL edo Autogasa
  • Kostu txikiagoak gasolinaren eta gasolioaren aldean.
  • Bi-fuel ibilgailuak, gasolinarekin bateragarriak.
  • Kutsagarrien emisio txikiagoak gasolioaren eta gasolinaren aldean.
  • Epe ertainean ibilbide mugatua duela uste da, petrolioaren deribatua delako.
  • Erregai-zerbitzuguneen kopuru urria.
Bioerregaiak
  • Energia berriztagarria.
  • Berotegi-efektuko gasen emisio gutxiago.
  • Km bakoitzeko kostua handiagoa da ohiko erregaien aldean.
  • Erregai-zerbitzuguneen kopuru urria.
  • Bioerregaien produkzioa lehian dabil erregaien produkzioarekin.
Hidrógenoa
  • Tokian-tokian ez du kutsagarririk botatzen.
  • Berriztagarria izan daiteke.
  • Teknologia ez da komertziala, kostuak oso handiak direlako.

Kostu totalak bizitza erabilgarri osoan (10 urte, 15.000 km urtean) automobilen propultsioko zortzi teknologiarako.

Costes totales a lo largo de toda la vida útil

 

 

Iturria: Energiaren Euskal Erakundea

 

Toki-administrazioen jasangarritasun energetikorako laguntzak

Toki-administrazio publikoek honako proiektu mota hauetarako laguntzak jaso ditzakete:

Proiektu mota Gehieneko laguntza Laguntza-programa
Energia kudeatzeko sistemak %30 Toki Administrazioa 2020
Kanpo-argiteria publikoa %20 Toki Administrazioa 2020
Hobekuntzak lehendik dauden eraikinetan
  • Aire-girotzeko eta Ur Bero Sanitarioko instalazioak
  • Baterako sorkuntzako instalazioak
  • Barne-argiztapena
%20 Toki Administrazioa 2020
Energia berriztagarriak
  • Eguzki-energia termikoa
  • Biomasa
  • Geotermia
  • Autokontsumo elektrikoa (FV, eolikoa, mini-hidro)

% 30
% 25
% 30
% 25-30

Toki Administrazioa 2020
Biomasa 2020
Geotermia 2020
Autokontsumo berriztagarria
Ibilgailuak
  • Ibilgailu elektriko eta alternatiboak
  • GNeko autobusak, elektrikoak, kargatzeko puntuak, beste batzuk

1.000-3.000 €
Aldakorra

PAVEA 2020
PATYME 2020

Zerga-pizgarriak eraginkortasun energetikoari Euskadiko udalerrietan

Udal esparruan zerga hobarien bitartez eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien garapena sustatutzen da. Honen adibide gisa honakoak ditugu:

  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) hobariak ibilgailu elektriko zein hibridoetan.
  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) hobariak eguzki energia ustiapen termiko zein elektrikoko instalazioei (eguzki termiko zein fotovoltaikoak).
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) hobaria energian aurrezteko xedez energia berriztagarriak erabiltzen dituzten eraikinei.

Jarraian dagoen dokumentuak Euskadiko udalerri ezberdinetan Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ) ezarritako zerga-pizgarriak jasotzen ditu:

 

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.