Jardunaldiak eta albisteak

Phyrene

Phyrene proiektuaren helburua da Pirinioetako lurraldeetan hidrogenoaren balio-katea garatzen, sendotzen eta indartzen laguntzea. Andorrako, Espainiako eta Frantziako enpresen, erakundeen eta ikertzaileen arteko mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, proiektu honek trantsizio energetikoa sustatu nahi du, eta Pirinioetako eremua Europako erreferentzia-gune bihurtu nahi du hidrogeno berdearen ekoizpenean eta erabileran. Ildo nagusiak hauek dira: azpiegitura-loturak indartzea, garraio astuna deskarbonizatzea eta sektorean espezializatutako giza kapitala sortzea.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) funtsezko zeregina du Phyrene-n, eta aukerak eta erronkak sektore anitzetan aztertzen laguntzen du. Gure jardueren artean, nabarmentzekoak dira prestakuntza-beharren diagnostiko bat egitea, langileen trebakuntza sektorearen helburuekin bateratzeko, eta lurraldearen potentziala aztertzea, hidrogenoa ekoizteko eta garraiatzeko nukleo bihurtzeko. Gure lanaren barruan sartzen da, halaber, garraiorako eta logistikarako irtenbide jasangarriak sustatzea, eta trantsizio energetiko garbi eta eraginkorrarekiko dugun konpromisoa berresten dugu.

Phyrene

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.