Duela hamarkada batzuk hasi zen EEE Energiaren Euskal Erakundea autokontsumoa sustatzen, energia iturri berriztagarrien bidezko instalazioen aldeko apustua eginez, energia elektrikoa sortzeari begira, edozein teknologia berriztagarri garatzeko aukera ematen, hala nola fotovoltaikoa, eolikoa, biomasa edo itsas energia, orain arte gehien erabili dena fotovoltaikoa bada ere.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin sinatutako hitzarmen baten bitartez, Energiaren Euskal Erakundeak 170 planta fotovoltaiko baino gehiago instalatu ditu Euskadiko institutu publikoetako estalkietan, batez besteko potentzia instalatua 5 kWp-koak direnak. Gainera, proiektu hori baliagarria izan da ikasleak sentiberatzeko energia berriztagarrien inguruan.
Lankidetza proiektu horren arrakasta ikusita, Energiaren Euskal Erakundeak bide beretik jo zuen Euskadiko beste administrazio publiko batzuekin. Izan ere, potentzia ezberdina duten ia 50 planta fotovoltaiko instalatu dira erakin publikoetako estalkietan, Eusko Jaurlaritzaren zein Toki Administrazioaren jabetzako lekuak direnak. Nabarmentzekok dira instalazio horien artean, EHU-UPVren mendeko fakultate batzuetan jarritakoak, adibidez, Gasteizko Farmaziakoak edo Hezkuntza eta Kiroletakoak; Bilbon, berriz, Ekonomia eta Enpresakoak edo Ingeniaritza Eskolakoak, eta Donostian Arkitekturakoak eta Psikologiakoak. Horietaz gain, SPRI sozietate publikoaren jabetzako erakinetan ere zenbait instalazio jarri dira; baita Zamudio eta Miñanoko parke teknologikoetako eraikinetan instalatutakoak ere, 200 kWp-ko potentziatik gora dutenak. Era berean, Euskadiko udalerri batzuetako udal kiroldegietan ere jarri dira horrelako instalazioak. Guztira, potentzia instalatua 5 MWp-koa baino handiagoa da.
Aldi berean, Energiaren Euskal Erakundeak autokontsumora bideratutako eguzki-planta fotovoltaikoen instalazioa bultzatu du etxebizitzetan, sektore publikoko eta tertziarioko enpresetan eta eraikinetan, horretarako egiten diren inbertsioen egileei itzuli beharrik gabeko dirulaguntza emanez.