Euskal Autonomia Erkidegoko energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroa Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du, energia gaian eskumenak dituen Zuzendaritzaren menpekoa dena.
TELEMATIKOA baino ez den erregistro bakarra, eraikuntza berrirako zein lehendik zegoenerako, ZABALIK dago 2013ko uztailaren 26tik.
Erregistroa TELEMATIKOA denez, energia-etiketa lortzeko, ziurtapenak honako webgune, honen helbidean erregistratu behar dira. Izapide edo tramite hori erabat DOAKOA da.
GOMENDIOA da teknikari ziurtatzaileak egitea erregistroa..
Erregistroa egiteko pausu hauek eman behar dira:
- Era egokian identifikatu:
- Eskatzen diren eremuak betetzea
- Energia-ziurtagiriari buruzko txostena (.pdf) eta dagokion fitxategia aurkeztea edozein programa homologatutan, WINZIP sisteman konprimitua.
- Amaieran, erregistroak itzuliko dizu, bide telematikoaz, energia-etiketa..
Erantzuteko denbora: gutxienez BI HILABETE.
Teknikariziurtatzaileen erregistroa hemen ikusi daiteke.
APLIKAZIO INFORMATIKOAz kontsultak egiteko telefonoa: 012 (945.018.000 Euskaditik kanpoko deietarako)
ENERGIA ZIURTAPENAz kontsultak egiteko telefonoa: 94 403 56 00 (EEE/EVE). Kontsulten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.