Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

EEEren zuzendari nagusiak deskarbonizazioan funtsezkoa den elementu hori garatzeko helburuak aurkeztu dizkie talde parlamentarioei Produkzio berriztagarriak kontsumo-orduekin integrazio handia izan dezala ahalbidetzen du hidrogenoak, eta ekonomiaren sektore handiak deskarbonizatzea, hala nola garraioa, eta horrek bidea berdindu egiten du Negutegi Efektuko Gasen emisioetan urria den gizarte bat lortzeko. Beharrezkoak diren inbertsioak 910 eta 1.510 M€ bitarte izatea kalkulatzen da, eta 2030ean hidrogeno berdearen 100.000 tonako produkzioa ahalbidetuko luke horrek. Orokortutako nazioarteko hazkundea aurreikusten da hidrogeno-arloan datozen urteetan.

Gehiago irakurri →

Energia undimotrizeko sustatzaileei zuzendutako EuropeWave deialdia

Energiaren Euskal Erakundearen partaidetza duen partzuergoa dugu EuropeWave proiektua, eta deialdi berri bat zabaldu du olatuen energiaren sustatzaileek beren teknologian aurrera egiten jarrai dezaten. Proiektuak deialdia egiten die sustatzaileei EPA Erosketa Publiko Aurrekomertzialerako beren ekarpenak egin ditzaten, 2021eko ekainean zabalduko den lizitazio horri gagozkiola.

Gehiago irakurri →

Gipuzkoak eguzki-energia sortzeko herritarren kooperatibak bultzatuko ditu Ekiolaren bidez

Ingurumen Sailak hitzarmen bat sinatu du Ekiola Energia Sustapena sozietatearekin. Ekiola, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritzak sortu duten sozietatea da  “ekiolas” izeneko eguzki-parkeak instalatzeko.Ekimenarekin bat egin du Gipuzkoak eta herritar kooperatibak sortuko ditu lurraldean. Kooperatiben bitartez, herritarrek autokontsumorako izango den eguzki-energiaren sorkuntzan eta kudeaketan parte aktiboa hartuko dute, eguzki-parke txikien bitartez.

Gehiago irakurri →

Euskadin energia iturri guztien kontsumoak behera egin zuen 2020. urtean

COVIDek eragindako osasun krisiak baldintzatu du bilakaera sektore guztietan 2020KO DATUEN AURRERAPENA Elektrizitatearen etxeko kontsumoak %1,4 egin zuen gora, 2019. urtean izandakoaren aldean, gas naturalarenak, berriz, behera egin zuen. Gasolinen eta gasolioen kontsumoa jaitsi zen. Hala ere, A gasolioa da gehien erabiltzen den erregaia garraioan (guztizkoaren %90). Hegazkingintzako kerosenoren kontsumoak %60 egin zuela behera kalkulatu da.

Gehiago irakurri →

Euskadik sorkuntza berriztagarrien herritar kooperatibak sustatuko ditu, Ekiola sozietate berriaren bidez

Aitzindaria den ekinaldi honek, gaur goizean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuak eta Iñigo Ucín Corporacion Mondragoneko presidenteak aurkeztua, aukera emango die herritarrei parte hartzeko energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez. Ekiola lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Corporación Mondragonen barneko KREAN ingeniaritza sustatzailearen artean, Euskadin energia berriztagarrien aldeko proiektu garrantzitsuetan bazkide direnak lehendik, hala nola Ekian eta Ekienea izenekoak, bertan sortutako eta ekonomikoki bideragarri diren energia baliabideak ustiatzen ari diren egitasmoak, hain zuzen ere. 

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.