Energiaren Euskal Erakundearen partaidetza duen partzuergoa dugu EuropeWave proiektua, eta deialdi berri bat zabaldu du olatuen energiaren sustatzaileek beren teknologian aurrera egiten jarrai dezaten. Proiektuak deialdia egiten die sustatzaileei EPA Erosketa Publiko Aurrekomertzialerako beren ekarpenak egin ditzaten, 2021eko ekainean zabalduko den lizitazio horri gagozkiola.

Olatuen energiaren sustatzaileek informazio gehiago lor dezakete aurreikusitako prozesuari buruz eta etorkizuneko lizitazioan beren interesa erregistratzera gonbidatzen zaie AII Aldez aurreko Informazio Iragarpen baten bidez. Webinar informatibo bat egingo da apirilaren 26an parte-hartzaileek galderak eta komentarioak egin ditzaten zuzenean. Aldez aurreko kontsultak webgune-mintegia baino astebete lehenagora arte ere igorri daitezke.
Kontratazio-prozesu berritzaile horrek I+Gko zerbitzu-kontratuak esleituko dizkie sustatzaileei hiru fasez osatutako prozesu baten markoaren barruan. Lizitazio lehiakor bat zabalduko da olatuen energiaren sustatzaileek hasiera batean "kontzeptuaren garapeneko" lehen fasean parte har dezaten. Etapa bakoitza amaitutakoan, soluzioen arteko onena hautatuko da hurrengo fasera igarotzeko.

Bigarren fasean, xehatutako diseinu- eta modelizazio-jarduerak burutuko dituzte kontratistek. Fabrikazioa, itsas zabaleko hedatze bat, eta Eskoziako eta Euskal Herriko entsegu-eremu espezializatuetan egindako proben programa bat biltzen ditu amaierako faseak.

Olatuen energia atzitzeko sistema errentagarrien (WEC) diseinua, garapena eta frogapena azkartu nahi ditu EuropeWave proiektuak.  Zailtasuneko funtsezko hiru esparrutan hautatuko ditu teknologia onenak eskuratze-prozesuak: errendimendua, fidagarritasuna eta biziraupena, eta eskuragarritasuna.

AIPan jasota utz dezakete beren interesa sustatzaileek, eta beren galderak kontsulta baino lehen aurkeztu honako helbide hauetan: AIP EuropeWave Public Contracts Scotland erakundearen webgunean.
Hemen ere kontsulta daiteke AIPa espainieraz eta euskaraz: AIP EuropeWave Euskadiko Kontratu Publikoen atarian.

Data nagusiak:

  • Apirilaren 19a: Kontsulta aurreko kontsultak egiteko muga-eguna
  • Apirilaren 26a: Kontsulta irekia webgune-mintegi (webinar) publiko baten bidez
  • Maiatzaren 3a: Kontsultaren ondoren galderak egiteko epea
  • 2021eko ekaina: Lizitazio-deialdia zabalduko da 
  • 2021eko iraila: Lizitazio-deialdia itxiko da
 
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan honako pertsona honekin:
Amy Parsons, Komunikazio eta Ekitaldietako zuzendaria, Ocean Energy Europe
info@europewave.eu
+32 2400 1043

EuropeWave programari buruz
Olatuen energiaren teknologiarako I+Gko programa berritzailea dugu EuropeWave. Finantzaketa nazional eta autonomikoko, eta EBren finantzaketako 22,5 milioi euro baino gehiago batuko ditu EPA Erosketa Publiko Aurrekomertzialeko programa bat bultzatzeko energia undimotrizaren alorrean.

EuropeWave ekimenaren CPP programa Wave Energy Scotland erakundeak burututako antzeko programetan oinarritzen da. Ikuspegi honek irekiera, lankidetza eta arriskuen banaketa sustatu nahi du sektore publikoaren eta teknologia-sustatzaileen artean funtsezko hiru elementuren bidez: CPPan oinarritutako finantzaketa-eredu bat; berrikuntza egituratua: etapen araberako industria-garapeneko zerbitzu bat; eta nazioartean adostutako errendimendu-arauak eta metrikak.  Energia elektrikoa produzitzeko olatuen energia-bihurgailuetarako (WEC) sistema errentagarrien diseinua, garapena eta frogapena da programaren erronka nagusia ozeano-ingurune gogor eta aurreikusi ezinari eusteko.
www.europewave.eu