Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana berehala itxiko da

LAGUNTZA PLANEN AURRERAPENA Kontsumitutako aurrekontuaren %90 gainditu du Dagoeneko jasotako eta berrikusteko izapidean dauden eskaerekin, aurrekontuan sartutako 2,5 milioi euroetatik 2,2 milioi eurora iritsi direla jotzen da. Renove plan honi atxikitako hurbileko saltokiek funtsezko zeregina izan dute laguntzak izapidetzeko.

Gehiago irakurri →

Etxetresna Elektrikoen eta Leihoen Renove planak uztailaren 1ean sartuko dira indarrean

Etxebizitzetan energia-kontsumoa aurreztea eta Covid-19 larrialdiaren ondorengo susperraldi ekonomikoa lortzea helburua duten plan hauek 2,5 milioi euroko aurrekontua du bakoitzak Kostu hautagarriaren %25erainoko dirulaguntza eskura daiteke, 1.500 euroko mugarekin etxebizitzeko, leihoen ordezkapenari dagokionez, eta 100 eta 130 euro A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren. Saltokiek kanpainari lotutako materiala izango dute eta etxetresna elektrikoen establezimenduetan bertan egin daitezke dirulaguntzen kudeaketak. Planak aurrekontua amaitu arte egongo dira indarrean, edo gehienez ere, azaroaren 30era arte.

Gehiago irakurri →

Iberdrola, Mondragon Taldea, Arabako Foru Aldundia eta EEE elkartu egin dira Euskadiko planta fotovoltaiko handiena egiteko

Euskal erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuaren fruitu, Arabako Armiñongo udalerrian dagoen EKIENEA proiektuak 70 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko du eta 160.000 lagunentzako energia garbia sortuko du, hau da, Arabako biztanleriaren ia erdiarentzat. Iberdrolako presidente Ignacio Galanek, Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucinek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak gaur goizean azaldu dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari proiektuaren xehetasunak eta hedadura, zeinak egiten den bitartean ehunka enplegu ere sortuko dituen inguruan, agerian utziz karbonoan txikia den ekonomia baterako trantsizioa oparotasunerako eta hazkunde jasangarrirako aukera dela. 

Gehiago irakurri →

SAITEC euskal ingeniaritzak eta BiMEPek akordio bat sinatu dute Euskadiko lehen itsas aerosorgailua instalatzeko

Euskal teknologia eta fabrikazioa duen itsas plataforma eoliko flotagarri prototipo bat izango da Eskala errealeko prototipoa Bilboko portuan egingo da eta BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) saiakuntza eremuko uretan probatuko da, Armintzan, 24 hilabetez. Haren instalazioa 2021eko urrirako aurreikusten da. BiMEP itsas energiak ustiatzeko zentroak behar diren azpiegiturak eta dagozkion baimenak ditu aerosorgailu flotagarriak probatzeko. Teknologia flotagarriaren garapena giltzarria da itsas eolikoa suspertzeko sakonera handiko kostaldeetan, hala nola Kantaurikoan eta munduko itsas kostalde gehienetan

Gehiago irakurri →

Euskal biztanleen %85ek baino gehiagok du bere udalerrietan ibilgailu elektrikoaren aldeko ordenantzak

Ibilgailu elektrikoa sustatzeko hobari ekonomikoak Euskadiko 100 udalek dituzte bere ordenantzetan zerga neurriak eta kostu murrizketak ibilgailu elektrikoak erosteko eta erabiltzeko. EEE Energiaren Euskal Erakundea lanean ari da toki erakundeen konpromisoa areagotu nahian, Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala (MEPI) eta Euskadiko Energia Estrategia 2030 aurrera eramateko, garraio alorrean petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko eta mugikortasun elektrikoaren sustapena elkarrekin bultzatze aldera. 

Gehiago irakurri →

Bikoiztu egingo dira ibilgailu efizienteentzako laguntzak

Atzeraeraginez aplikatuko da 2020ko urtarrilaren 30etik eta Renoveren lehenengo deialdian egindako eragiketak hartuko ditu eraginpean Gasolinazko eta gasoliozko A energia-sailkapeneko autoek eta CO2-ko emisio txikiko furgonetek 2.000€ jasoko dituzte aurrerantzean (lehen 1.000€ ziren). Ibilgailuen Renove planaren aurrekontu totala bikoiztu egingo da eta 5 M€-tik 10 M€-ra igaroko da. Ibilgailu berriez gain, baldintza beretan emango zaio laguntza eskakizunak betetzen dituzten 0 km-ko ibilgailuen erosketari.  Efizientzia txikiko ordeztutako ibilgailua nahitaez bihurtu beharko da txatar, dena den.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.