Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %2,2 egin zuen gora otsailean, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %2,5 jaitsi zen, etxekoan, berriz, %10,2 igo zen eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan %1,3.
2018ko otsailera arte metatutako kontsumoak %0,8 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %0,4 igo zen, zerbitzu arloan ez da aldaketarik izan eta industrian, ordea, %0,8 egin zuen behera.
Urteko lehen bi hilabete horietan, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: zementua (+%17), kautxuzko eratorriak (+%12,2), beiragintza (+%10,3) eta kimikoa(+%5,6); behera egin dutenak, aldiz, siderurgia eta galdagintza (-%4,9) eta papera eta kartoia (-%4,8) dira.
Gas naturala
Otsailean, gas naturalaren guztizko kontsumoak %23,2 egin zuen gora, 2017ko otsailean izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %26 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %28,6 igo zen.
2018ko otsailera arte metatutako kontsumoak %0,6 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (-%42,6 CCTT-n eta +%6,1 gainerako sektoreetan).
Erregaiak garraioan
Urtarrilean, garraioan erregaien kontsumoak %9,8 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta.
Azken 12 hilabetean metatutako kontsumoa %6,6 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %4,8 egin zuen gora eta A gasolioarenak %6,8.
Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta