Energia egoeraren behatokia

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko apirila

Energia elektrikoa
Euskadin apirilean kontsumitutako elektrizitatea  mantendu zen (%-0,3) aurreko urtekoarekin alderatuz gero. Eraikinen eta industria sektoreetan energia kontsumoa %5,5 eta %1 jaitsi zen, hurrenez hurren.

Elektrizitate kontsumoak nabarmen egin du behera etxebizitza sektorean, %10 eta zerbitzuen sektorearen kasuan ia %2.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %1,3 egin du behera, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa mantendu egin da      (-0,68%). Azken honek, papera eta kartoiaren azpisektorearen igoera (%10,3) eta plastikoen eta kautxoaren jaitsiera (-%31,4) barneratzen ditu, besteak beste.
 
Gas naturala
Apirileko gas naturalaren guztizko kontsumoak %7,5 egin zuen gora, aurreko urtekoarekin alderatzen bada, izan ere zentral termikoen kontsumoa, aurreko urteko apirilekoaren bikoitza (%128) izan baitzen. Gainerako sektoreak aldiz mantendu egin ziren (%-0,5). 

Erregaiak garraioan
2019ko martxoan, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %2,7 txikiagoa izan zen 2018ko martxoarekin alderatuta.

Epe berean, gasolinen kontsumoak %5 egin zuen gora eta A gasolioak %3,4 egin zuen behera.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko apirila

Petroliaren kontsumoa munduan
2019ko apirilean, munduan petrolioaren kontsumoa egunean 100 milioi kupel izan zen (2018ko apirilean izandakoaren aldean, %1,3 igo zen).

Epe berean, Txinak %3,4 hazi zuen bere kontsumoa 14Mbpd arte, AEBek %0,5 igo zuten 20Mbpd arte eta Europar Batasunak %0,2 jaitsi zuen 14,9 Mbpd arte.

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 100 Mbpd ingurukoa izan zen.


Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko otsailean, 178 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urteko otsailekoaren antzekoa izan zen. Azken 12 hilabetekoen hilaren batez bestekoa 146 bcm-koa izan zen.

OCDEko alde geografikoen arabera, kontsumoen aldaketak gorabeheratsuak izan ziren, aurreko urtekoekin erkatuta; izan ere, Amerikan eta Europa  %1,9 eta %1,5 igo ziren, hurrenez hurren, eta Asia-Ozeanian, berriz, %2,8 jaitsi zen.




Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko apirila

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 71,2$ (63,4 €) izan zen martxoan, urte hasierako igoera joerari helduz. 2018an 56,5$ arte murriztu ostean, prezioak %26 egin du gora 2019an.

Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 50 €/MWh izan zen apirilean, aurreko urtearekin alderatuz, %18 altuagoa.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 15,2 €/MWh izan zen apirilean; Espainian, MIBGASena 17 €/MWh-koa izan zen; eta Alemaniako EGIX M+1aren apirileko prezioa 16,4€/MWh izan zen.

Nazioarteko merkatuetan, apirilean, Henry Hub deritzona, 9 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 18 €/MWh izan zen.

Erregaien prezioa
EAEn, gasolioaren eta gasolinen prezioek gora egin dute urte hasieratik. 2018ko abenduan gasolioaren prezioa 1,14€/l izan zen eta gasolinarena 1,19€/l; 2019ko apirilean, berriz, gasolioarena 1,28€/l izan da eta gasolinarena 1,36€/l.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenaren prezioa 25,6€/t izan da apirilean, 2018ko abenduko balio altua mantenduz.




Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko apirila

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019 urte hasieran berriztagarrien parte hartzea  handiagoa izan da, (%37,8koa izan da otsailean), energia eolikoak gora egin baitu (%18 otsailean). Erregai fosilen sorkukuntza %40tik behera mantentzen da eta energia nuklearrak %23ko parte hartzea izan zuen otsailean.

Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoa Frantzian, aurreko urtearen egitura antzekoa jarraitzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%71). Berriztagarrien ekarpenak %19ra iristen dira eta gainontzeko %10a erregai fosilei dagokio.

Alemania
Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%38), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%50); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%12).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren (%33) eta, maila apalagoan bada ere, gasa naturalaren (%15) partaidetza sorkuntza elektrikoan.





Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko apirila

Energia elektrikoa
Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %2,4 egin zuen behera apirilean, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin konparatuta. 2019. urteko apirilera arte metatutako kontsumoa %2,6 baxuagoa izan da aurreko urtearekin alderatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko apirilean berriztagarrien partaidetza %42 izan zen, eolikoarena %25 izanik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%33) eta nuklearraren (%25) bitartez asetu zen.

Gas naturala
2019ko apirilean, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %14 egin zuen gora, 2018koarekin konparatuta. Igoera hau, zentral termikoetan izandako igoera esanguratsuagatik (+%93) izan zen eta baita gainerako kontsumoen gorakadagatik ere, %3,7 alegia.

Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera du 2014. urteaz geroztik.

Erregai motaren arabera, erregai nagusiek joera ezberdinak erakusten dituzte. 2019ko martxoa aurreko urteko martxoarekin alderatzen bada, gasolinen kontsumoaren %2,7ko igoera nabarmentzen den bitartean, A gasolioa %3,3 murriztu egin da.   Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2019ko apirila

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko apirila

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

//