Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko uztailean

Energia elektrikoa
Euskadin uztailean kontsumitutako elektrizitatea  %4,3 jaitsi da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %1,9 murriztu da. Bai eraikinen sektoreak, baita industriak ere, behera egin dute (-%3,7 eta -%3 besteak beste).

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoak %4,3 egin du behera eta zerbitzuen kontsumoa %3,3 murriztu da.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %1,8 egin du gora, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %6 murriztu da. Azken honen barruan, elikagai, edari eta tabakoen, bai zementuarena eta baita ehungintzak ere behera egin dute (-%33,2,        -%26,3 eta -%14). Ontzigintza eta eraikuntza eta obra publikoen azpisektoreak aldiz,  gora egin dute (+%23 eta +%7,8).
 
Gas naturala
Uztaileko gas naturalaren guztizko kontsumoak %44,6 egin du gora aurreko urteko uztailarekin alderatzen bada, eta urteko metatua %14 handiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoa aurreko urteko uztailekoa ia halako lau izan da eta gainerako sektoreek guztira %1,7 egin dute behera.

Erregaiak garraioan
2019ko ekainean, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %8,1 txikiagoa izan da 2018ko ekainarekin alderatuta. Urteko metatua, berriz, %0,7 handiagoa izan da.

Epe berean, gasolinen kontsumoak %4ko igoera izan du eta A gasoilarenak aldiz, %9,4 egin du behera.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko uztailean

Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko uztailean, munduko petrolioaren kontsumoak egunean 100 milioi kupel baino gehiago izatera iritsi da (101,5 Mbpd), aurreko urteko uztailarekin alderatuz %0,7 gehiago.

 

Epe berean, Txinak %4,1 hazi zuen bere kontsumoa 14 Mbpd arte eta AEBek %1,7, 21Mbpd gaindituz. Europar Batasunak aldiz, %1 jaitsi zuen bere kontsumoa, 15 Mbpd arte.

 

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.

 

 

 

Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko maiatzean, 125,6 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urteko maiatzekoarekin alderatuz %6,5 handiagoa izan zen. Aldiz, azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 147bcm-tan mantendu zen.

 

OCDEko zonalde geografikoen arabera, kontsumoen aldaketak gorabeheratsuak izan ziren, aurreko urteko maiatzarekin erkatuta; Amerikan %3,6 eta Europan %18,7 igotzen zen bitartean, Asia-Ozeanian %2,7 murriztu zen gas naturalaren kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %1,6 handitu zen bitartean, Europan eta Asia-Ozeanian %1,9 eta %0,3 murriztu zen hurrenez hurren.

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko uztailean

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 64$ (57€) izan zen uztailean, apirilean hasitako beheranzko joerarekin amaituz.

Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 51,5 €/MWh izan zen uztailean, aurreko urtearekin alderatuz %16,8 baxuagoa.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 11,0 €/MWh izan zen uztailean; Espainian, MIBGASena 14 €/MWh-koa eta Alemaniako EGIX M+1aren uztaileko prezioa 13,9 €/MWh izan ziren.

Nazioarteko merkatuetan, uztailean, Henry Hub deritzona, 8,1 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 14,3 €/MWh-ra igo zen.

Erregaien prezioa
2019ko uztailean gasolioaren prezioa 1,24 €/l tan mantendu da eta gasolinarena berriz 1,35 €/l.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenaren prezioak goraka jarraitzen du, uztailean 27,9 €/t-ko balioa lortu duelarik.








Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko uztailean

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko maiatzean, energia berriztagarrien parte hartzea handitu da (%42,7), baita energia eolikoarena ere (%22,5). Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%19) eta erregai fosilek (%38,3) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna %2ra murriztu da.

Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteko egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%71), erregai fosilek %6a asetu dute eta berriztagarrien ekarpena %23a izan da maiatzean.

Alemania
Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%43), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%47); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%10).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza (%30) eta, maila apalagoan bada ere, gas naturalarena (%14) izan da maiatzean.












Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko uztailean

Energia elektrikoa
Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %2,2 egin zuen gora uztailean, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin alderatuta. 2019. urteko uztailera arte metatutako kontsumoa %1,4 baxuagoa izan da aurreko urtekoarekin konparatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko uztailean berriztagarrien partaidetza %31 izan da, sorkuntza eolikoak %15a asetu duelarik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%46) eta nuklearraren (%23) bitartez asetu da.


Gas naturala
2019ko uztailean, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %42,2 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Igoera hau, zentral termikoetan izandako igoera esanguratsuari dagokio (+%185) eta baita gainerako kontsumoen gorakadari ere (+%2,8).


Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera izan du 2014. urteaz geroztik, baina ekainean kontsumoak %2,4 egin zuen behera, aurreko urteko hilabetearekin alderatuz, baina urteko mentatua egonkor mantendu da (+%0,5).

Erregai motaren arabera 2019ko ekainean, aurreko urteko hilabetearekin konparatuz,     A gasolioak %3,7 egin du behera, gasolinak aldiz, %3,6 gora.
 








Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2019ko uztailean

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko uztailean

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.