Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko ekaina

Energia elektrikoa

Euskadin ekainean kontsumitutako elektrizitatea  %3,8 igo da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %1,6 murriztu da.

Eraikinen sektoreak behera egiten duen bitartean (-%3,6) industria sektoreak %2,4 igo du bere kontsumoa.

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoak %1,3 egin du gora eta zerbitzuen kontsumoa aldiz, %0,6 murriztu da.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %6,8 egin du gora, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %0,4 murriztu da. Azken honen barruan, ibilgailuen eta ehungintza industriek %10,8 eta %6,6 egin dute behera, hurrenez hurren; eraikuntza eta obra publikoen azpisektoreak aldiz,  goranzko  joerarekin jarraitzen du (%19,4).


Gas naturala

Ekaineko gas naturalaren guztizko kontsumoak %30,7 egin du gora aurreko urteko ekainarekin alderatzen bada, baina urteko metatua %0,4 txikiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoa aurreko urteko ekainekoa ia halako hiru izan da eta gainerako sektoreek guztira %3,4 egin dute behera.


Erregaiak garraioan

2019ko maiatzean, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %4,8 handiagoa izan da 2018ko maiatzarekin alderatuta. Urteko metatua, berriz, %2,6 handiagoa izan da.

Epe berean, bai gasolinen, baita A gasolioaren kontsumoek %7,5ko eta %4,5ko igoera izan dute, hurrenez hurren.

 

Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko ekaina

Petroliaren kontsumoa munduan

2019ko ekainean, munduko petrolioaren kontsumoak egunean 100 milioi kupel baino gehiago izatera iritsi da (101,5 Mbpd), aurreko urteko ekainarekin alderatuz %0,7 gehiago.

Epe berean, Txinak %4,1 hazi zuen bere kontsumoa 14Mbpd arte, AEBek %0,3 hazi zuen 20Mbpd gaindituz, eta Europar Batasunak aldiz, %0,4 jaitsi zuen 15 Mbpd arte.

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.
 

Gas naturalaren kontsumoa munduan

OCDEko herrialdeetan, 2019ko apirilean, 135,5 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urteko apirilekoarekin alderatuz %1,4 txikiagoa izan zen. Aldiz, azken 12 hilabetekoen hilaren batez bestekoa 146bcm-tan mantendu zen.

OCDEko zonalde geografikoen arabera, kontsumoen aldaketak gorabeheratsuak izan ziren, aurreko urteko apirilarekin erkatuta; izan ere, Amerikan %5,6 murrizten zen bitartean, Europan eta Asia-Ozeanian %10,9 eta %15,7 igo zen gas naturalaren kontsumoa, hurrrenez hurren. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Ameriketan %1,2 eta Asia-Ozeanian %0,9 handitu zen bitartean, Europan, gas naturalaren kontsumoak %0,4ko beherakada izan zuen.

 


 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko ekaina

Petrolioaren prezioa

Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 63,3$ (56€) izan zen ekainean, apirilean hasitako beheranzko joerari helduz.


Elektrizitatearen prezioa

Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 47,2 €/MWh izan zen ekainean, aurreko urtearekin alderatuz %19,3 baxuagoa.



Gas naturalaren prezioa

Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 10,5 €/MWh izan zen ekainean; Espainian, MIBGASena 13,3 €/MWh-koa izan zen; eta Alemaniako EGIX M+1aren maiatzeko prezioa 13,9€/MWh izan zen.

Nazioarteko merkatuetan, ekainean, Henry Hub deritzona, 8,2 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 22 €/MWh-ra igo zen.




Erregaien prezioa

2018ko abenduan gasolioaren prezioa 1,14€/l izan zen eta gasolinarena 1,19€/l; 2019ko ekainean, berriz, gasolioarena 1,24€/l izan da eta gasolinarena 1,34€/l, prezioen goranzko joera hautsiz.



CO2-aren prezioa

CO2-aren europar baimenaren prezioa 25,2€/t izan da ekainean, 2018ko abenduan emandako prezio altua mantenduz.






 

Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko ekaina

Espainia

Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko apirilean, energia berriztagarrien parte hartzea mantentzen da (%41,4), baita energia eolikoarena ere (%23,3). Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%23) eta erregai fosilek (%35,5) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna %4ean mantentzen da.


Frantzia

2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteako egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%72), erregai fosilek %7a asetzen dute eta berriztagarrien ekarpena %15a izan da apirilean.


Alemania

Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%42), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%45); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%12).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza (%29) eta, maila apalagoan bada ere, gas naturalarena (%13).






 

Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko ekaina

Energia elektrikoa

Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %1,5 egin zuen behera ekainean, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin alderatuta. 2019. urteko ekainera arte metatutako kontsumoa %2,1 baxuagoa izan da aurreko urtekoarekin konparatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko maiatzean berriztagarrien partaidetza jaitsi da (%35) aurreko hilarekin erkatuta, eolikoaren partaidetza nabarmen jaitsi delako (%16). Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%41) eta nuklearraren (%24) bitartez asetu da.

 

Gas naturala

2019ko ekainean, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %25,6 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Igoera hau, zentral termikoetan izandako igoera esanguratsuari dagokio (%120) eta baita gainerako kontsumoen gorakadari ere, %1 alegia.

 

Erregaiak garraioan

Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera du 2014. urteaz geroztik eta maiatzean %1,6ko igoera izan zuen (%1 urteko metatua).

Erregai motaren arabera 2019ko maiatzean, bai gasolinak zein A gasolioak gora egin zuten, (%6,1 eta %0,7, hurrenez hurren) aurreko urteko maiatzarekin alderatzen bada.



 

 

Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.​

Krisi energetikoa

2019ko ekaina

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko ekaina

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.