Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko iraila

Energia elektrikoa
Euskadin irailean kontsumitutako elektrizitatea  %4,8 jaitsi da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %1,9 murriztu da. Eraikinen sektoreak ere behera egindu %3,9 eta baita industriak ere, %5,3.

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoak %1,3 egin du behera eta zerbitzuenak %5,5.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %13,8 egin du behera, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %1,5 murriztu da. Azken honen barruan, sektore guztiak murriztu dute bere kontsumoa itsasontzigintza eta burdinazkoa ez den metalurgia, izan ezik. Hauek %25,7 eta %7,3 egin dute gora. Beherakada nagusiena beiragintzak jasan du, ia %30, eta siderurgia eta fundizioak, berriz, %13,8.
 
Gas naturala
Iraileko gas naturalaren guztizko kontsumoak %38,2 egin du gora aurreko urteko irailarekin alderatzen bada, eta urteko metatua %21,3 handiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoari dagokionez, 2018ko irailean baino hiru aldiz gehiagokoa izan da, gainerako sektoreak aldiz %4,3 murriztu dute kontsumoa.

Erregaiak garraioan
2019ko abuztuan, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa nabarmen murriztu zen (-%9,2) aurreko urtekoarekin alderatuz eta urteko metatuak ere behera egin zuen (-%0,7).

Epe berean, A gasolioaren kontsumoak %10,8ko beherakada izan du eta gasolinek aldiz, %3,2 egin dute gora.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko iraila

Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko irailean, munduko petrolioaren kontsumoa egunean 101,6 milioi kupelekoa izan zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz %1,9 handiagoa.

 

Epe berean, Txinak %4,1 hazi zuen bere kontsumoa 14,6 Mbpd arte. AEBek %1,9 handitu zuen bere kontsumoa, ia 20,5Mbpd eta Europar Batasunak, %1,9 igo zuen bere kontsumoa 15,4 Mbpd arte.

 

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.

 

 

Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko uztailean, 132,7 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urtekoarekin alderatuz %5,1 handiagoa izan zen. Azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 148 bcm izan zen.

 

OCDEko zonalde geografikoen arabera, aurreko urteko uztailarekin erkatuta; Amerikan %2,7, Asia-Ozeanian %8,1 eta batez ere Europan %9,7 igo zen gas naturalaren kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %1,9, Europan %2,7 eta Asia-Ozeanian %3,8 hazi ziren besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko iraila

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 62,3$ (56,6€) izan zen irailean.

Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 42,1 €/MWh izan zen irailean, aurreko urtearekin alderatuz %5,1 baxuagoa.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 9,7€/MWh izan zen irailean; Espainiako MIBGASena 11,9 €/MWh-koa izan zen irailean eta Alemaniako EGIX M+1arena 11,3€/MWh.

Nazioarteko merkatuetan, irailean, Henry Hub deritzona, 8,7 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 15,2  €/MWh-ra igo zen.

Erregaien prezioa
2019ko iraileko gasolioaren prezioa 1,25€/l-tan mantendu da Euskadin eta gasolinarena, berriz, 1,34 €/l-tan.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenak 25,9 €/t-ko balioa lortu zuen irailean.








Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko iraila

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko uztailean, energia berriztagarrien parte hartzea %30,6koa izan da eta bereziki, energia eolikoarena %14,4koa. Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%21,3) eta erregai fosilek (%48) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna %3,5ekoa izan da uztailean.

Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteko egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%71), erregai fosilek %9a asetu dute eta berriztagarrien ekarpena %20koa izan da uztailean.

Alemania
Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%46), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%42); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%12).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza (%28) eta, maila apalagoan bada ere, gas naturalarena (%16) izan da uztailean.












Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko iraila

Energia elektrikoa
Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %3,9 egin zuen behera irailean, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin alderatuta.  Metatutako kontsumoa %2 baxuagoa izan da aurreko urtekoarekin  konparatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko irailean berriztagarrien partaidetza %34 izan da, sorkuntza eolikoak %19a asetu duelarik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%42) eta nuklearraren (%25) bitartez asetu da.


Gas naturala
2019ko irailean, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %30,7 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Zentral termikoen kontsumo altua mantentzen da, aureko urteko hilabetearekin alderatuta %128,2; eta gainerako kontsumoek ere gora egin dute (%0,6).


Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera izan du 2014. urteaz geroztik, nahiz eta abuztuan kontsumoak %1 egin zuen behera aurreko urteko hilabetearekin alderatuz. Hala ere, urteko mentatuak %0,8 egin du gora.

Erregai motaren arabera 2019ko uztailean, gasolina kontsumoak %4,7 egin du gora aurreko urteko hilabetearekin alderatuz eta  A gasolioak, aldiz, %2,4 murriztu zen.








Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2019ko iraila

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko iraila

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.