Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko abenduan, munduko petrolioaren kontsumoa egunean ia 102 milioi kupelekoa izan zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz %1,6 handiagoa.
Epe berean, Txinak %3,5 hazi zuen bere kontsumoa 15,2 Mbpd arte eta Europar Batasunak %2,2, 14,7 Mbpd. AEBek %0,5 murriztu zuen bere kontsumoa, 20,2 Mbpd kontsumituz.
Munduan, 2019ko hileroko batez besteko kontsumoak 100,8 Mbpd izan da.
Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko urrian, 140 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urtekoarekin alderatuz %5,2 handiagoa izan zen. 2019ko hileroko batez besteko kontsumoa ia 150 bcm izan zen.
OCDEko zonalde geografikoen arabera, aurreko urteko urriarekin erkatuta; Amerikan %7,1 eta Europan %4,1 igo zen gas naturalaren kontsumoa, Asia-Ozeanian aldiz %0,4 murriztu zen. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %3 Europan %2,9 eta Asia-Ozeanian %3,4 hazi ziren, besteak beste.
Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.