Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2018ko martxoa

Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %1,8 egin zuen gora martxoan, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean. Arloka, industrian %0,7 igo zen, hirugarren sektorean edo zerbitzuetan %1,3 eta etxekoan, berriz, %6 jaitsi zen.

2018ko martxora arte metatutako kontsumoak %1,1 egin zuen gora, 2017. urteko epe berean izandakoarekin alderatuta; etxeko sektorean %1,7 jaitsi zen, zerbitzu arloan %0,5 igo zen eta industrian, ordea, %0,2 egin zuen behera.

Lehen hiruhileko honetan, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: zementua (+%9,5), kautxuzko eratorriak (+%8,6), beiragintza (+%8,8) eta automobilen langintza (+%6,1); behera egin dutenak, aldiz, ontzigintza (-%51,4), papera eta kartoia (-%5,3) eta siderurgia eta galdagintza (-%2,5).

Gas naturala
Martxoan, gas naturalaren guztizko kontsumoak %1,5 egin zuen gora, 2017ko martxoan izandakoarekin konparatuta. Zentral termikoena %68 jaitsi zen eta gainerako sektoreena, berriz, %7,3 igo zen.

2018ko lehen hiruhilekoan metatutako kontsumoak %0,8 egin zuen gora, aurreko epealdiaren aldean, (-%48 CCTT-n eta +%6,5 gainerako sektoreetan).

Erregaiak garraioan
Otsailean, garraioan erregaien kontsumoak %10,8 egin zuen gora, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta. Lehen 2 hilabetean metatutako kontsumoa %10,3 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %5,8 egin zuen gora eta A gasolioarenak %10,7.



Iturriak: EEEk prestatua, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2018ko martxoa

Petrolioaren kontsumoa munduan
Martxoan, munduan petrolioaren kontsumoa egunean 99,7 milioi kupel izan zen (2017ko martxoan izandakoaren aldean, %1,3 igo zen).

Epealdi berean, Europar Batasunean %0,2 egin zuen gora kontsumoak, 14,2 Mbpd kantitatera iritsiz; Txinan %3,7 igo zen, eta 13,9 Mbpd kontsumitzera heldu zen eta AEBetan %0,5 igo zen, eta 20,1 Mbpd kopuruan kokatu zen.

Energiaren kontsumoa Espainian
Espainian, gas naturalaren kontsumoak %10,2 egin zuen gora martxoan, 2017ko hil horretan izandakoarekin alderatuta. 2018. urteko lehen hiruhilekoan metatutako kontsumoak %5,3 egin zuen gora.

Elektrizitatearen kontsumoari dagokionez, gora egin zuen martxoan, %0,5, 2017ko martxoan izandakoaren aldean. 2018. urtean metatutako kontsumoa %1,6 igo zen, 2017an izandakoarekin alderatuta.

Espainian, errepideetan erregaien kontsumoak %3,5 egin zuen gora otsailean, 2017ko hil berean izandakoarekin konparatuta; gasolinen kontsumoa %3,7 igo zen eta gasolioena %3,4.

2018ko lehen 2 hilabetean metatutako kontsumoak %4,8 egin zuen gora, aurreko epealdi beraren aldean, (%4,6 igo zen gasolinena eta %4,8 gasolioena).

Bestetik, hegazkinetan erabiltzen den kerosenoen kontsumoak %10,5 egin zuen gora otsailean, eta 2018ko lehen 2 hilabetean izandako kontsumo metatua %5,6 igo zen, aurreko epealdi berarekin erkatuta.



Iturriak: REE, CORES, Enagás, EEEk prestatua, AIE eta EIAren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2018ko martxoa

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 66,4$ (54 €) izan zen martxoan. Urtebetean prezioak %27,9 egin zuen gora (%10,7 eurotan).

Elektrizitatearen prezioa
OMIE eguneroko merkatuan, Espainian, elektrizitatearen prezioa 40,2 €/MWh izan zen martxoan; duela urtebete zegoenaren aldean, %7 egin zuen behera.

Gas naturalaren prezioa
Alemanian, inportazioaren batez besteko prezioa 19 €/MWh izan zen otsailean, eta %4,5 igo zen, 2017ko hil berean izandakoarekin erkatuta. Martxoan, EGIX-en batez besteko prezioa 18,2 €/MWh izan zen (2017ko martxoan izandakoarekin alderatuta, %7 jaitsi zen).

Spot merkatuetan, martxoan, Henry Hub-en prezioa 9,2 €/MWh izatera iritsi zen eta Japonian 28,2 €/MWh, (2017ko hil horretan izandakoaren aldean, -%6,6 eta +%14,7 egin zuten behera eta gora, hurrenez hurren).

Erregaien prezioa
EAEn, martxoan, gasolioaren prezioa 1,12 €/l izan zen (urtebetean %2,6 igo da), eta gasolinarena 1,21 €/l (urtebetean %1 egin du gora).

CO2-aren prezioa
CO2-aren EUA baimenaren etorkizuneko prezioa 11,7 €/t izan zen martxoan, eta urtebete lehenago izandakoarekin konparatuta, %131 igo da.



Iturriak: EEEk prestatua, OMIE, CESUR, Powernext, Japoniako Industria Ministerioa eta BAFAren datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2018ko martxoa

 

Energiaren kontsumoa Espanian

2018ko martxoa

 

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2018ko martxoa

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009