Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko urrian, munduko petrolioaren kontsumoa egunean 101 milioi kupelekoa izan zen, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuz %0,8 handiagoa.
Epe berean, Txinak %3,7 hazi zuen bere kontsumoa 13,9 Mbpd arte. AEBek %1,3 handitu zuen bere kontsumoa, 21Mbpd irtisi arte eta Europar Batasunak, bere kontsumoa mantendu zuen 15,3 Mbpd-tan.
Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.
Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko abuztuan, 130 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urtekoarekin alderatuz %5,1 handiagoa izan zen. Azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 148 bcm izan zen.
OCDEko zonalde geografikoen arabera, aurreko urteko abuztuarekin erkatuta; Amerikan %6,9, Asia-Ozeanian %2,3 eta Europan %2,1 igo zen gas naturalaren kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %2,4 Europan %2,7 eta Asia-Ozeanian %3,6 hazi ziren, besteak beste.
Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta