Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

Lehengo loturak

2017

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

2009

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2018ko abendua

Energia elektrikoa
Euskadin kontsumitutako elektrizitateak %8 egin zuen behera abenduan, 2017. urteko hil berean izandakoaren aldean, arlo guztietan izan zen jaitsieraren ondorioz: %9 eraikinetan, %2 industrian eta gainerako sektoreetan, hala nola energiarenean.

2018. urtean elektrizitatearen kontsumoak %0,9 egin zuen gora, 2017. urtekoarekin konparatuta; etxeko sektorean %0,5 igo zen eta zerbitzu arloan eta industrian %1. Urteko kontsumoan, industrian gora egin duten sektoreak, besteak beste, hauexek izan dira: kautxuzko eratorriak (%8,7), burdinazkoa ez den metalurgia (%6,1),  kimika (%4,6) eta eraikuntza sektorea (%4,2). Behera egin duten sektoreen artean, nabarmentzekoa da ontzigintza (%41,4), eraldaketa metalikoak (%0,5), siderurgia/galdagintza (%0,4) eta zementua (%0,2).

Gas naturala
2018ko abenduan, gas naturalaren guztizko kontsumoak %2,8 egin zuen behera, 2017koarekin erkatuta. Zentral termikoena %46 igo zen eta gainerako sektoreena, berriz, %9 jaitsi zen. 
Oro har, 2018. urtean, gas naturalaren kontsumoak %3,4 egin zuen behera, (-%37 CCTT-n eta +%3,1 gainerako sektoreetan).

Erregaiak garraioan
2018ko abenduan, EAEn, garraioan erregaien kontsumoa %1,8 igo zen, 2017. urteko hil berean izandakoarekin alderatuta. 2018ko erregaien guztizko kontsumoa %3,2 igo zen, 2017koarekin erkatuta. Hala, gasolinen kontsumoak %5,6 egin zuen gora eta A gasolioarenak %3.

Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2018ko abendua

Petroliaren kontsumoa munduan
2018ko abenduan, munduan petrolioaren kontsumoa egunean 101,6 milioi kupel izan zen (2017ko abenduan izandakoaren aldean, %2,3 igo zen). Epe berean, Europar Batasunean %0,9 egin zuen behera kontsumoak, 14 Mbpd kantitatera iritsiz; Txinan, ordea, %11 igo zen, eta 14,5 Mbpd kontsumitzera heldu zen eta AEBetan %0,4 igo zen, eta 20,4 Mbpd kopuruan kokatu zen. Munduan, azken 12 hilabetekoen hilaren batez bestekoa, 2018. urte osoa dena, 100 Mbpd ingurukoa izan zen.

Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, orokorrean, 2018ko azaroan, 160 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Hil horretara arte metatutako kontsumoak %4,1 egin zuen gora, 2017. urtean izandakoaren aldean, azken 12 hilabetekoen hilaren batez bestekoa 147 bcm-koa izan zen. OCDEko alde geografikoen arabera, aldaketa, aurreko urtekoarekin erkatuta, 2018ko azarora arte metatutako kontsumoaz, gorabeheratsua izan zen; izan ere, Amerika aldean, nabarmen igo zen, %8,3; Asia-Ozeanian, igoera neurritsua izan zen, %2,5, eta Europan, ordea, %3 jaitsi zen.  


Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2018ko abendua

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 56$ (50 €) izan zen abenduan, urrian izandako igoera handiaren ondoren (80$). 2018an %12 jaitsi zen. Urteko batez besteko prezioa %31 igo zen 2018. urtean, aurreko urtekoaren aldean.

Elektrizitatearen prezioa
OMIE eguneroko merkatuan, Espainian, prezioa 62 €/MWh izan zen abenduan; Urteko batez bestekoa 57 €/MWh zelarik 2018an, aurreko urtekoarekin erkatuta, %10 igo zen.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 23,8 €/MWh ingurukoa izan zen abenduan; Espainian, MIBGASena 25,3 €/MWh-koa izan zen. Aurreko urtekoaren aldean, Europan, nabarmen egin zuten gora urteko gas naturalaren batez besteko prezioek 2018an (TTFena %31).
Nazioarteko merkatuetan, abenduan, Henry Hub deritzona, ia 14 €/MWh-ra iritsi zen, eta Japonian 32 €/MWh-ra (urteko batez besteko prezioa %43 igo zen).

Erregaien prezioa
EAEn, abenduan, gasolioaren eta gasolinen prezioek jaitsiera esanguratsuak izan zituzten, eta 1,14 €/l eta 1,19 €/l izan zen, hurrenez hurren, urtebete lehenago izandakoen antzekoak.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenaren prezioa hirukoiztu da azken 12 hilabetean, 22 €/t izan zen abenduan. 

Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2018ko abendua

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

Urteko batez besteko ekoizpen nuklearra %20 da oraingo egoeran: gainerako sorkuntza era honetan ekoizten da: berriztagarriak (%40) eta erregai fosilak (%40), ikatzaren (%14) eta gas naturalaren (%20) artean banatuta, azken honen barruan ziklo konbinatuak eta baterako sorkuntza sartzen dira.


Frantzia
Sorkuntza elektrikoaren egitura Frantzian, funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%70); berriztagarrien ekarpenak (%21) gora egin du, gehienbat erregai fosilen (%9) bidezko ekoizpen elektrikoaren kaltetan gertatzen dena.


Alemania
Berriztagarrien ekarpena sorkuntza elektrikoan, ezari-ezarian, Alemanian, handituz doa (%38), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako; nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%12).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren (%36) eta, maila apalagoan bada ere, gasa naturalaren (%12) partaidetza sorkuntza elektrikoan.




Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2018ko abendua

Energia elektrikoa
Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %4,6 egin zuen behera abenduan, 2017ko hil horretan izandakoarekin konparatuta. 2018. urteari zegokion eskaria 249 TWh-koa izan zen, ia 2017an izandako bera.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2018. urtean berriztagarrien partaidetza %40 izan zen (eolikoarena %20 eta hidroelektrikoarena %14); 2017an izandakoaren aldean, %34 handiagoa. Gainerako sorkuntza era honetan bete edo ase zen: nuklearra %22, ikatza %14, baterako sorkuntza %12 eta ziklo konbinatuak %11.

Gas naturala
2018ko abenduan, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %6,4 egin zuen behera, 2017koarekin konparatuta. Zentral termikoetan %7 jaitsi zen eta gainerako sektoreetan %6.

2018. urtean metatutako guztizko kontsumoak pixka bat behera egin zuen, %0,4, bi joera sektorial ezberdinekin (zentral termikoetan %18,4 jaitsi zen, 2. seihilekoan izandako etengabeko jaitsieren ondorioz eta %4,5 igo zen, ordea, gainerako sektoreen kontsumo konbentzionalean).

Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera du 2014. urteaz geroztik. Izan ere, ordutik %13 egin du gora, 2018. urtean izandako hazkundea %2,4 izan zen.

Erregai motaren arabera, azken sei hilabetean, gasolinen kontsumoaren igoera nabarmentzen da, %6,6, urteko hilaren batez bestekoa, eta A gasolioarena %1,6.  


Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2018ko abendua

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2018ko abendua

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.