Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Energia egoeraren behatokia

ENERGIA KONTSUMOA EAEn

2019ko abuztua

Energia elektrikoa
Euskadin abuztuan kontsumitutako elektrizitatea  %1,2 jaitsi da aurreko urtekoarekin alderatuz gero, eta urteko metatuari dagokionez %1,6 murriztu da. Eraikinen sektorea egonkor mantentzen den bitartean, industriak %3,3 egin du gora.

Etxebizitzen sektorean, elektrizitate kontsumoa %1 murriztu da eta zerbitzuenak aldiz %1,2 egin du gora.

Siderurgia sektorearen kontsumoak %4,2 egin du gora, eta hau kontuan hartu barik industriaren kontsumoa %2,8 handitu da. Azken honen barruan, bai burdinazkoa ez den metalurgia, bai paper eta kartoiaren industriek %12 behera egiten dute eta elikagai, edari eta tabakoen industriak, ontzigintzak eta beiragintzak aldiz gora (%58,8, %36,8 eta %30,8, hurrenez hurren ).
 
Gas naturala
Abuztuko gas naturalaren guztizko kontsumoak %72,9 egin du gora aurreko urteko abuztuarekin alderatzen bada, eta urteko metatua %19,4 handiagoa izan da. Zentral termikoen kontsumoari dagokionez, 2018ko abuztuan 133 GWh kontsumitu ziren eta aurtengo abuztuan 1.425GWh. Gainerako sektoreek aldiz, %5,2 egin dute behera.

Erregaiak garraioan
2019ko uztailean, EAEn, garraioen erregaien kontsumoa %0,8 txikiagoa izan da 2018ko ekainarekin alderatuta. Urteko metatua, berriz, %0,5 handiagoa izan da.

Epe berean, A gasolioaren kontsumoak %2ko beherakada izan du eta gasolinek aldiz, %9 egin dute gora. aurreko urteko datuekin alderatzen bada.




Iturriak: EEEren lanketa, CORES, Enagás eta Iberdrolaren datuetan oinarrituta.

KANPOKO EGOERA

2019ko abuztua

Petrolioaren kontsumoa munduan
2019ko abuztuan, munduko petrolioaren kontsumoa egunean 101 milioi kupelekoa izan zen, aurreko urteko abuztuko kopurua mantenduz.

 

Epe berean, Txinak %4,1 hazi zuen bere kontsumoa 14 Mbpd arte. AEBek %1,8 murriztu zuen kontsumoa, ia 21Mbpd eta Europar Batasunak, %1,9 jaitsi zuen bere kontsumoa 15 Mbpd arte.

 

Munduan, azken 12 hilabetekoen hileroko batez besteko kontsumoak 100 Mbpd ingurukoa izaten jarraitzen du.

 

 

 

Gas naturalaren kontsumoa munduan
OCDEko herrialdeetan, 2019ko ekainean, 118,4 bcm (milaka milioi m3) inguru kontsumitu ziren. Kontsumo hau aurreko urtekoarekin alderatuz %5,4 handiagoa izan zen. Aldiz, azken 12 hilabetekoen hileroko batez bestekoa 147,5 bcm izan zen.

 

OCDEko zonalde geografikoen arabera, aurreko urteko ekainarekin erkatuta; Amerikan %2,9, Europan %2,6 eta Asia-Ozeanian %22,4 igo zen gas naturalaren kontsumoa. Urteko kontsumo metatuari dagokionez, Amerikan %1,8, Europan %2 eta Asia-Ozeanian %3,1 hazi ziren besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturriak: AIE-ren eta EIA-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren prezioa

2019ko abuztua

Petrolioaren prezioa
Brent petrolio upelaren batez besteko prezioa 59,2$ (53,2€) izan zen abuztuan, urte hasierako prezioetara itzuliz.

Elektrizitatearen prezioa
Espainian, eguneroko merkatuan, elektrizitatearen prezioa 45,0 €/MWh izan zen abuztuan, aurreko urtearekin alderatuz %2,6 baxuagoa.

Gas naturalaren prezioa
Holandako TTF delakoa, erreferentziazko batez besteko prezioa europar merkatuan, 10,1 €/MWh izan zen uztailean; Espainian, MIBGASena 12 €/MWh-koa eta Alemaniako EGIX M+1aren abuztuko prezioa 11,1 €/MWh izan ziren.

Nazioarteko merkatuetan, abuztuan, Henry Hub deritzona, 7,6 €/MWh-ra iritsi zen, eta  prezioa Japonian 16,9 €/MWh-ra igo zen.

Erregaien prezioa
2019ko abuztuan gasolioaren prezioa 1,24€/l-tan mantendu da eta gasolinarena, berriz, 1,34 €/l-tan.

CO2-aren prezioa
CO2-aren europar baimenak 26,8 €/t-ko balioa lortu zuen abuztuan.








Iturriak: EIA, OMIE, Powernext, MIBGAS, Japoniako Ekonomia Ministerio, EEX eta beste iturri batzuen datuetan oinarrituta.

Elektrizitatearen sorkuntza Europan

2019ko abuztua

Espainia
Espainian, sorkuntza elektrikoa, orokorrean, eta energia berriztagarriak, bereziki, ekoizpen hidroelektrikoren mailaren eraginpean daude, klimatologiak baldintzatzen duena (urte lehorra vs urte hezea).

2019ko ekainean, energia berriztagarrien parte hartzea %34,2koa izan da eta energia eolikoarena %15,6koa. Gainontzeko sorkuntza, energia nuklearrak (%22) eta erregai fosilek (%43,8) osatzen dute. Azken honetan, ikatzaren adierazgarritasuna %2an mantendu da.

Frantzia
2019ko sorkuntza elektrikoak Frantzian, aurreko urteko egitura mantentzen du; funtsean, energia nuklearrean oinarritzen da  (%69), erregai fosilek %6a asetu dute eta berriztagarrien ekarpena %25ekoa izan da ekainean.

Alemania
Alemanian,  aurreko urteko sorkuntza joerari jarraituz, berriztagarrien ekarpena handituz doa (%48), erregai fosilen bidezko sorkuntzaren kalterako (%41); nuklearren partaidetzak bere horretan jarraitzen du (%11).

Erregai fosiletan, azpimarratzekoa da ikatzaren partaidetza (%25) eta, maila apalagoan bada ere, gas naturalarena (%14) izan da ekainean.












Iturriak: AIE-ren datuetan oinarrituta.

Energiaren kontsumoa Espanian

2019ko abuztua

Energia elektrikoa
Espainian, elektrizitatearen kontsumoak %3,7 egin zuen behera abuztuan, 2018ko hilabete horretan izandakoarekin alderatuta. 2019. urteko abuztura arte metatutako kontsumoa %1,7 baxuagoa izan da aurreko urtekoarekin  konparatuz.

Sorkuntza elektrikoari dagokionez, 2019ko abuztuan berriztagarrien partaidetza %29 izan da, sorkuntza eolikoak %13a asetu duelarik. Gainerako sorkuntza, erregai fosilen (%47) eta nuklearraren (%24) bitartez asetu da.


Gas naturala
2019ko abuztuan, Espainian, gas naturalaren guztizko kontsumoak %42,6 egin du gora, 2018koarekin konparatuta. Igoera hau, zentral termikoetan izandako igoerari dagokio (%140) eta baita gainerako kontsumoen gorakadari ere (%0,7).


Erregaiak garraioan
Espainian, errepideko garraioaren erregaien kontsumoak goranzko joera izan du 2014. urteaz geroztik. Uztailean %4 egin zuen gora, aurreko urteko hilabetearekin alderatuz eta urteko mentatuak %1 egin du gora.

Erregai motaren arabera 2019ko uztailean, gasolina kontsumoak %8,8 egin du gora aurreko urteko hilabetearekin aldertauz eta  A gasolioak berriz %2,9.








Iturriak: REE, ENAGAS eta CORESen datuetan oinarrituta.

Krisi energetikoa

2019ko abuztua

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Euskadiko energia egoeraz txostenean energia iturri guztien kontsumoaren azterketarekin batera, elektrizitatearen, gas naturalaren, petrolioaren eta erregaien prezioen bilakaera azaltzen da.

Erreferentziazko informazio horren osagarri, nazioarteko kontsumoen eta prezioen berri ematen da, nagusiki Europar Batasuneko, AEBetako eta Txinako merkatuenetakoak, besteak beste.

Deskargatu PDF • 2019ko abuztua

Harpidetu zaitez gure buletinera

Informazio gehiago jasotzeko

Pribatutasun politika irakurri eta onartu dut

Oraingo loturak

Urtea 2024

Urtea 2023

Urtea 2022

Urtea 2021

Urtea 2020

Urtea 2019

Urtea 2018

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.