Jardunaldiak eta albisteak

TAXIe

ITUNPEKO TAXI ZERBITZUA IBILGAILU IRAUNKORREN BIDEZ

TAXIe itunpeko taxi zerbitzu bat da, atxikitako enpresa zein erakundeei taxi baten ohiko zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diena honako abantaila honekin: zerbitzu bat eskatzen denean, ibilgailu jasangarrien bitartez emango da, lehentasunez.

ONURAK ZURE ENPRESARENTZAT






Zerbitzu honek abantaila handiak eskaintzen dizkie taxi-zerbitzuen erabileran mugikortasun eraginkorrarekin bat egiten duten erakundeei:

  • Ez du kostu gehigarririk.
  • Berehala eskura daiteke.
  • Hilean behin faktura daiteke.
  • Deskontuak eta bolumenaren araberako rappelak metatzen ditu, etab.

Zure enpresaren irudia indartu egingo da ingurunearen zaintzaren, gizarte-erantzukizunaren eta jasangarritasun-helburuen esparruan. Jasangarritasunaren bidean beste ekarpen bat, noizbehinkako joan-etorrietan ere garraio-zerbitzu garbiagoak izateko aukera ematen duena.
 

TAXIe, servicio concertado de taxi con vehículos sostenibles

AUKERATU TAXIE

Zerbitzu horretan interesa duten enpresek eta erakundeek telefono-zenbaki bat izango dute TAXIE bat eskatzeko, eta, hurrenkera horretan, une horretan eskura dagoen ibilgailu jasangarria bidaliko diete:

  • Elektrikoa.
  • Gas natural edo PGL bidezkoa.
  • Gainerako ibilgailuak.

INFORMA zaitez

Harremanetan jarri gurekin, xehetasun gehiago jasotzeko transporte@eve.eus helbidean.
 

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.