Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Europako Energia Iraunkorraren Astea

Eko, bete, itzali…

Eguneroko keinu txikiekin, energia aurreztu dezakegu.

Etxetresna elektrikoak, argia, ura, mugikortasuna…

Ikuspuntu ekologikotik funtsezkoa izateaz gain, gure egunerokoan egiten dugun energia-kontsumoa kontrolatzea ere oso garrantzitsua da gure ekonomia pertsonalari eta ongizateari begira.

Horregatik, beharrezkoa da energiaren balioari buruzko kontzientziazio handiagoa lortzea, bai maila ekologikoan, bai ekonomikoan.

eve
eve

Energia aurrezteko neurri erraz batzuen bidez, planetari trantsizio ekologikoan eta klima-aldaketaren aurrean lagun diezaiokegu, eta etxeko fakturen kostuak murriztu ditzakegu:

  • A++ eta A+++ motako etiketa energetikoa duten etxetresna elektrikoak erosi. Energia eta diru asko aurrezten dute.
  • Aprobetxatu ahalik eta gehien zure ontzi-garbigailuaren eta arropa-garbigailuaren edukiera, eta erabili EKO programak ahal duzun guztietan.
  • Ireki zure hozkailuaren atea beharrezkoa denean eta ahalik eta denbora-tarte laburrenean.
  • Aprobetxatu argi naturala eta ez utzi argiak piztuta beharrik gabe.
  • Aparatu elektronikoen "stand by" moduak energia kontsumitzen du. Erabili erregeletak deskonektatzeko eta energia-gastua eta argiaren faktura murrizteko.
  • Saiatu joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egiten, eta ez erabili ibilgailu pribatua.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.