Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Martxoak 5
Energia Eraginkortasunaren munduko eguna

Mugitu hatza

Keinu txiki batez behar duzun energia bakarrik kontsumitu dezakezu.

Martxoaren 5ean Eraginkortasun Energetikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, urte osoan barrena bete ahal izango dituzun 5 aholku hauek prestatu ditugu, behar duzun energia bakarrik kontsumitu dezazun.

Keinu txikiak dira, baina eragin handia dute bai ekonomian eta bai ingurunean ere. Milaka eta milaka aldiz errepikatuz gero, aurrezpena nabarmena da.

5 de marzo

Etxean edo bulegoan

consejo

Itzali itzazu erabiltzen ari ez zaren etxetresna eta argiak.

Lortzeko, aski duzu etengailua. Mugitu hatza!

Ordenagailuak eta mugikorrak

consejo

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu, baina horien pantailak piztuta geratzen dira, ezer egiten ez baduzu.

Kanpoan zaudenean, itzalita eduki.

Aurrezpen botoia

consejo

Makina eta etxetresna elektriko batzuek aurrezpen-botoia dute.

Fotokopiagailuak eta mikrouhin-labeak hatz bakar batez itzaltzen dira erabat.

Uda ez da betiko

consejo

Babestu etxea leiho isolatzaileekin, itxi pertsianak beroa gordetzeko eta egurastu gelak, baina ez 10 minutu baino gehiago.

Horrela energia ez galtzea eta etxean berotasuna mantentzea lortuko duzu, baina inoiz ez 20ºC baino gehiago.

Mugi zaitez

consejo

Hiriko ibilbide edo eskailera-tarte errazak oinez egin daitezke.

Garraiobideak edo igogailuak benetan beharrezkoak direnean erabili.

Energia aurrezteaz gain, gure osasunerako beharrezkoa den ariketa egiten arituko gara.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.