Hemen zaude: Prentsa aretoaBerriak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Berriak  

Emaitza orri bakoitzeko:

2018/11/28

Kolonbiako instituzio ordezkaritza bat izan da Mutrikuko BIMEP-en

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Iñigo Ansolak hartu ditu Mutrikun dagoen itxasoko olatuak aprobetxatuz energia lortzeko azpiegituran. Euskadiko energia politikaren irizpide nagusiak azaldu dizkie bertan.

2018/11/27

Energiaren Euskal Erakundea mugikortasun iraunkorraren alde Go Mobility azokan

Jaurlaritzak erakustoki handi bat izan du Irungo Fikoban izan den azokan. Elektromugikortasunaren inguruko proiektuak ezagutarazi dituzte EEE, Euskotren, ETS, IBIL eta CIC Energigunek.

2018/11/20

“Energia erronka global garrantzitsuena mentalitatearen aldaketa da eraginkorrak izateko”

  • EEEk gonbidatutako Sun Munduko Energia Foroko idazkari nagusiak hitzaldi bat eman du gaur goizean, Deusto Forumen
  • Alor guztietan energia eraginkortasunean sakontzeari begira, mentalitatearen aldaketa da gizartearen erronkarik handiena, energia trantsizioan aurrera egite aldera.
  • Gas naturala funtsezkoa izango da hurrengo 30 urteetan, berriztagarrien aldeko energia trantsizioa errazteko.
  • Lankidetza eta debatea ezinbestekoak izango dira guztien interesak adosteko, klima aldaketaren kontrako akordioen esparruan.

2018/11/15

Energiaren Euskal Erakundeak eskertu du Arabako Lautadako, Añanako eta Gasteizko udalen konpromisoa

  • Esker ona emateko ekitaldia Asparrenan (Araia) izan da gaur goizean, hain zuzen ere, egungo energia-premietarako erantzuna iraganean aurkitu duen herrian. Urak eta zurak energia-iturri izaten jarraitzen dute, biomasa bidezko district heating instalazio baten eta zentral hidroelektriko txiki baten bitartez.
  • Ekitaldira bertaratu direnek geotermia proiektu bat ezagutzeko aukera ere izan dute, bertako udalak sustatu duena kiroldegian etxeko ur beroa sortzeko eta eraikina girotzeko.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/11/08

Debagoieneko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Mende bat baino gehiago etenik gabe funtzionatzen daraman Olateko zentral hidroelektrikoan (Oñati) izan den ekitaldian bildu dira EEEKo zuzendari nagusi Iñigo Ansola eta tokiko ordezkariak, eta energia-efizientziari eta energia berriztagarriei buruzko ideiak partekatu ahal izan dituzte bertan.
  • Zentralak 15.000 MWh inguru sortzen ditu, Oñatiko herrigunean behar den energiaren kantitate baliokidea.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/11/06

Energia osoz Euskaraldiarekin!

Energiaren Euskal Erakundea eta Spri Taldeak Euskararen aldeko ekimenarekin bat egin dute

2018/10/11

Urola Eskualdeko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpena gaur goizean egin da Zumaian, Aitzuri pilotalekuaren kasua ezagutzeko bisita tekniko batekin, eguzki-energia termikoko instalazio bat baitauka
  • 2007az geroztik udal-igerilekuetako estalkian daukan eguzki-energiako instalazioa eragile gisa baliagarria izan da energia-efizientziako eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektu berriak ezartzeko, trantsizio energetikoan urrats berriak egitea ahalbidetuz.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/10/05

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Aitorpen-ekitaldia gaur goizean izan da Ispasterren eta bertako udalak sustatutako district heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek.
  • Ispasterrek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen da, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

2018/09/26

WindEurope Hamburgo, Euskadin egingo den hurrengo nazioarteko ekitaldi eolikoaren aurreko edizioa

Mundu mailako puntako azoka horretan BiMEPek bere saiakuntza ahalbideak aurkeztuko ditu eolika flotagarriaren alorrean

siguiente
1 - 2 - 3 - 4 - 5