Hemen zaude: Laguntza ProgramakEnergia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: Programaren indarraldia 2018ko urriaren 31 arte luzatzen da, edo baliabide ekonomikoak amaitu arte, azken data hau indarraldiaren amaierakoa baino lehenagoa bada. Diru laguntzen programaren baliabide ekonomikoak 200.000 eurotan areagotu dira.

X Epea itxita

    • pdf
      Oinarriak Hirugarren Alorrean 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena 2018

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

    • Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea.
    • Barneko argi-instalazioen berritzea.
    • Kanpoko argi-instalazioen berritzea.
    • Baterako sorkuntza instalazio berriak.
    • Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.
    Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz, Hirugarren Sektoreko eraikinetan; hala ere, Laguntza programa honen diru laguntzez baliatzeko, urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen da muga gisa.
     
    Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, Energia Kudeatzeko Sistemak ezartzea helburu dutenak; laguntzen programa honen diru laguntzez baliatzeko, muga gisa urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen bada ere, ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko kostuak ere diruz lagunduko dira, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez eginez gero, baita SGEn inplementatzeko behar diren ekipamenduak ere. ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez egin beharko da.
     
    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:
     
    • Eguzki-instalazio termikoak.
     

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

    ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

    Eskaeren tramitazioa:
     
    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    1. Hasiera 2018ko maiatzaren 3an.
    2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
     
    1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
     
     
    2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
     
    3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
     
    GARANTZITSUA: Formularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:
     
    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta kutxa
    Bizkaia plaza Eraikina
    zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo
     
    Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.
     
    4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
     
    5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

     
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.