Hemen zaude: Laguntza Programak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Industrialdeetan, enpresa parkeetan eta jarduera ekonomikoaren aldeetan Renove Programa 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: 2018ko abenduaren 14era arte egongo da indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Eskabidea aurkezteko epea zabalik: 2015/05/22etik 2019/11/30ra

    • pdf
      Industrialdea 2018 Eraskinak
    • pdf
      Industrialdea 2018 Oinarriak

    Diruz lagunduko diren jarduerak:

    • Kanpoko argi-instalazioen berritzea.
    • Edateko uraren arazketa eta hornikuntza instalazioen energia eraginkortasuna.
    • Beroa eta/edo hotza sortzeko instalazioen eta erabiltzaile anitzentzako banaketen inguruko bideragarritasun azterlanak.
    • Baterako sorkuntza instalazio berri zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Galdara-geletan biomasaren erabilerarako instalazio zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Ekipo-geletan bero-ponpa geotermikoen erabilerarako instalazio zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termiko zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Elektrizitatea sortzeko, sare elektrikotik isolatutako sistema zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Elektrizitatea sortzeko, sare elektrikora konektatutako sistema zentralizatuak eta zenbait erabiltzailerentzako banaketa.
    • Erabilera publikorako ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak.
    • Garraio planak jarduera ekonomikoaren eremuetan.
    • Garraio planei lotutako proiektu pilotuak jarduera ekonomikoaren eremuetan.
    • Bizikletak segurtasunez aparkatzea.

    Aurkezteko dokumentazioa:

    Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta Kutxa
    Bizkaia plaza eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo

    Erref.: Industrialdeetan Renove Programa - 2018.

     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.