Hemen zaude: Laguntza ProgramakEnergia-eraginkortasuna eta Energia Berriztagarriak Industrian 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Energia-eraginkortasuna eta Energia Berriztagarriak Industrian 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: Programaren indarraldia 2018ko urriaren 31 arte luzatzen da, edo baliabide ekonomikoak amaitu arte, azken data hau indarraldiaren amaierakoa baino lehenagoa bada. Diru laguntzen programaren baliabide ekonomikoak 100.000 eurotan areagotu dira.

X Epea itxita

    • pdf
      Oinarriak Industria 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena 2018

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

    • Energia ekipo osagarrien berritzea eta industria prozesu instalazioen hobekuntzak.
    • Egungo industria plantetako bulego-eraikinetan energia instalazioen berritzea.
    • Baterako sorkuntza alorreko instalazio berriak.
    • Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako e energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.
    Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz ETEetan:
     
    Industria plantetako eraikinetako bulego-eraikinetan auditoria integralak egiteko diru laguntza eskariak ere kontuan hartuko dira, baldin eta auditoria egingo den eraikin multzoak 20 tep/urteko gutxieneko muga badu, energia eskari primarioari dagokionez.
     
    Industria kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, Energia Kudeatzeko Sistemak ezartzea helburu dutenak:
     
    Programa honen diru laguntzaz baliatzeko, 20 tep/urteko gutxieneko muga ezarri da, energia eskari primarioari dagokionez. ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez egin beharko da.
     

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:

    • Eguzki-instalazio termikoak.
     

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

    ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

    Eskaeren tramitazioa:
     
    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    1. Hasiera 2018ko maiatzaren 3an.
    2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
     
    1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
     
     
    2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
     
    3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
     
    4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
     
    5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

     
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Aurrekontua amaitu da.