Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa (PREE 5000 programa)

Energiaren Euskal Erakundeak laguntzen deialdi hau irekitzen du, PREE 5000 programa Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko izendatutako eskumeneko organoa den heinean, joan den ekainaren 29ko 691/2021 Errege Dekretuaren bitartez arautzen dira dauden eraikinetarako birgaitze energetikorako jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa egikarituz (PREE 5000 programa).

Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak, IDAEren bitartez, laguntzak koordinatuko ditu eta haien jarraipena egingo du, eta laguntzen onuradun zuzenak diren Autonomia Erkidego eta Hiri Autonomoek beren gain hartuko dute laguntzak kudeatzeko aukera.  

INFORMAZIO TELEFONOA

Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua zenbaki honetan hartuko zaituzte 946.620.600

Eraikinen jasangarritasuna bultzatzea

PREE programak, 5.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritar, zein 20.000 biztanlerainoko udalerri ez‐hiritarrak osatzen dituzten erronka demo‐grafikoko udalerrietan dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea du helburu, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termiko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea.
 

Laguntza berezia kolektibo kalteberentzat

Laguntza gehigarri bat ematen zaie irizpide sozialaren bitartez laguntza gehigarria jaso dezaketen etxebizitza-eraikinetako jarduketetarako, hala nola Energia Pobreziaren eraginpeko kolektibo kalteberak bizi diren eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntzak emateko orduan.
 

Oinarri erregulatzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa) oinarri erregulatzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko urriaren 18ko Ebazpenaren arabera arautuko dira Programa honen oinarri erregulatzaileak.

Azken hartzaileak

Honako hauek izan daitezke programaren azken hartzaileak: 
  • Edozein erabileratarako eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko edo publikoko pertsona fisiko edo juridikoak.
  • Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratu direnak.
  • Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua sinatzen ez dutenak.
  • Enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez baldintza hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko.
  • Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
  • Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala.
  • Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.
 

Jardunketa subentzionagarriak:

  • 1. jarduketa tipologia. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
  • 2. jarduketa tipologia. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan
    • 2.1 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez eguzki-energia termikoa baliatzea.
    • 2.2 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea
    • 2.3 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan
    • 2.4 azpitipologia 2.1-2.3 tarteko azpitipologietan barne hartuta ez dauden sorkuntza-sistemen energia-efizientziaren hobekuntza
    • 2.5 azpitipologia Instalazio termikoetako banaketako, erregulazioa, kontroleko eta emisioko azpisistemen energia-efizientziaren hobekuntza
  • 3. jarduketa tipologia. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2022ko apirilaren 20koa, dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2021eko urriaren 18ko Ebazpena aldatzen duena.

logotipos

Eskaeren tramitazioa

Eskaerak aurkezteko hasiera-eguna – 2022eko urtarrilaren 13a.
Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan: 
www.euskadi.eus

Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamazortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.

Informazio gehigarria

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.