Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022/03/24an hasiko da, eta 2024/07/31n amaituko da.

MRR aitorpenak eskatu badizkizute, hemen klik eginez deskarga ditzakezu

HELBURUA

Pizgarri-programak, industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan eta sektore publikoko bizitegirakoak ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.
 

PIZGARRI-PROGRAMEN BANAKETA

  • 1. pizgarri-programa: Industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
    • 9.571.394€
  • 2. pizgarri-programa: Sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
    • 11.645.099€

INDARRALDIA

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022/03/24an hasiko da, eta 2024/07/31n amaituko da.
 

LAGUNTZEN BATERAEZINTASUNA

Laguntzak bateragarriak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, baldin eta laguntza horrek kostu berberak estaltzen ez baditu, metatuta, kostu subentzionagarriak gainditu gabe, eta 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduak enpresak diren edo jarduera ekonomikoren bat egiten duten azken hartzaileentzat ezarritako mugak gainditzen ez badira.
 

GUZTIZKO AURREKONTUA:

21.216.493 €

INFORMAZIO ETA KONTSULTARAKO TELEFONOA

T. 946.620.600  

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  Hutsen zerrenda

  Ebazpena, 2023ko urriaren 2koa, honen bidez, programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea erabaki da

  EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, zeinaz programa hauen indarraldia luzatzea erabaki baita.

  EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita pizgarri-programa arautzen duten oinarriak.

  EBAZPENA, 2024ko uztailaren 9koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak hirugarren aldiz handitzea erabakitzen duena, Europar Batasunak (NextGeneratioEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan:

Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. (1214201) - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa. (euskadi.eus)

Eskaerak aurkezteko hasierako eguna – 2022ko martxoaren 24a.

Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hemezortzi (18) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.