Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere

Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia-planaren barruan.

Helburua

6.420.211,75 euroko hasierako aurrekontuarekin abiaraziko da programa, honela banatuta:
1. jarduera - Txatar bihurtzea 2.081.382,76 €
2. jarduera - Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea 4.046.807,81 €
3. jarduera - “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea: 42.021,18 €
4. jarduera - Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea 200.000,00€
5. jarduera - Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea 50.000 €

Honako hauek dira pizgarri-programa bakoitzaren jarduketa subentzionagarriak:

1. jarduera. Txatar bihurtzea.
    M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak txatar bihurtzea subentzionagarria izango da.
 
2. jarduera - Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea
M ibilgailuak (A, B, I, II eta III), N2 eta N3 ibilgailuak, HEV, PHEV, REEV, BEV, FCV, FCHV, GNK (ikus oharra) eta GNL (ikus oharra) motorizazioko ibilgailuak erostea subentzionagarria izango da.
 
Oharra: Aldi baterako, M kategoriako gas ibilgailuetarako (GNK, GNL) programan ezarritako laguntzak eman ahalko dira, «zoru baxuko» ibilgailuak alde batera utzita 2023ko abenduaren 31ra arte.
 
3. jarduera - “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.
Subentzionagarria izango da M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak eraldatzea energia primario gisa % 100ean elektrizitatearekin edo hidrogenoarekin (BEV, FCV edo FCHV) propultsatuak izan daitezen, baita ibilgailuak osorik gas-ibilgailu gisa (GNK edo GNL –ikus oharra–) funtzionatu dezan egin beharreko eraldatzea, betiere Euro VI-E estandarra betetzen badu.
 
Oharra: Aldi baterako, M kategoriako gas ibilgailuetarako (GNK, GNL) programan ezarritako laguntzak eman ahalko dira, «zoru baxuko» ibilgailuak alde batera utzita 2023ko abenduaren 31ra arte.
 
4. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.    Subentzionagarria izango da N2, N3, M2 edo M3 motako ibilgailu astunetarako bateriak kargatzeko sistemak instalatzea.
 
5. jarduera. Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.
Subentzionagarria izango trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.

Indarraldia

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 15ean hasiko da 2024/04/30era arte, 4. jarduera izan ezik, 2023/12/31n amaituko baita.
 
Informazio gehiago oinarrien dokumentuan, 946.620.600 telefono-zenbakian eta gestionayudas@eve.eus webgunean.

  Laguntzen programaren oinarri arautzaileak

  EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena,zeinaren bidez honako ebazpen hau aldatzen baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita,Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

  EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 27koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bitartez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkiduraren berresleitzea iragartzen da.

  EBAZPENA, 2023ko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko martxoaren 1ean emandako Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, ize- neko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira, Europako Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU–, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

  EBAZPENA, 2023ko abenduaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2022ko martxoaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

  EBAZPENA, 2024ko otsailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituz- ten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkidura lehen aldiz zabaltzea eta hirugarrenez berresleitzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren espa- rruan, Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatua, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez ezarria, eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura eta -berresleitzea argitara ematea.

Eskaeren tramitazioa

Laguntza-deialdi honen eskaeren tramitazioari buruz informazio gehiago lortzeko, sar zaitez honako URL honetan:
www.euskadi.eus


Eskaerak aurkezteko hasierako eguna – 2022ko martxoaren 15a.


Laguntzaren xede diren jarduketak egikaritu eta fakturatzeko gehieneko epea hamabi (12) hilabete izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunaz geroztik, 4. jardueraren (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea) kasuan izan ezik, hemezortzi (18) hilabete izango baititu inbertsioa justifikatzeko.

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.