Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an hasiko da, eta 2022/11/15ean amaituko da. Helburua Salgai-ibilgailu astunen parkea berritzeak eta txatar bihurtzeak energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzea ekarriko du berekin, eta horrela, Aldi Baterako Esparruen helburuak beteko dira. Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an hasiko da, eta 2022/11/15ean amaituko da. 7.000.000 euroko aurrekontuarekin abiaraziko da programa. Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoak: Laguntza-programa honen esparruan, ibilgailu efizienteagoak erosteko jarduketak dira jarduketa subentzionagarriak, eta nahitaezkoa da ibilgailu bat txatar bihurtzea eta ibilgailu hori Espainian 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatuta egotea. Ondorengo taularen barnean hartutako zenbateko indibidualak ezarri dira laguntza finkoetarako, ibilgailuaren kategoriaren, motorizazioaren teknologiaren eta hartzaile motaren arabera. Motorizazioa Kategoria Laguntza (€) Nahitaezko txatar bihurtzea ETEak eta autonomoak Enpresa handia GNK, GNL edo biometanoa N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin 14.100 13.750 N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin 16.900 15.500 N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin 20.750 19.000 N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin 29.000 25.500 N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin 34.000 30.500 Euro VI-E diesela N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin 13.890 13.575 N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin 16.410 15.150 N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin 19.875 18.300 N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin 27.600 24.450 N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin 32.600 29.450 Mugak Erabilgarri dauden funtsak behar bezala banatzeko, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko hamar (10) ibilgailuko gehieneko laguntza-muga ezartzen da, ibilgailu horietatik gehienez bost (5) Euro VI-E Diesel-motorizaziokoak izan ahalko direlarik, pertsona fisikoentzat (autonomoak) izan ezik, azken hartzaile bakoitzeko ibilgailu baten (1) muga izango baitute. Informazio gehiago atal honen amaieran dagoen oinarrien dokumentuan eta 946.620.600 telefono-zenbakian. Laguntzen programaren oinarri arautzaileak EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen hau aldatzen baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita salgaiak errepidez garraiatzeko flotak modernizatzeko laguntzen programari dagokion aurrekontua agortu dela. Eskaeren tramitazioa Laguntza-deialdi honen eskaeren izapidetzeari buruz informazio gehiago lortzeko, sartu zaitez honako URL honetan: www.euskadi.eus