Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa Helburua Salgai-ibilgailu astunen parkea berritzeak eta txatar bihurtzeak energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzea ekarriko du berekin, eta horrela, Aldi Baterako Esparruen helburuak beteko dira. Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 12an hasiko da, eta 2023 urriaren 31n amaituko da. 2.000.000 euroko aurrekontuarekin abiaraziko da programa. Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoak: Laguntza-programa honen esparruan, ibilgailu efizienteagoak erosteko jarduketak dira jarduketa subentzionagarriak, eta nahitaezkoa da ibilgailu bat txatar bihurtzea eta ibilgailu hori Espainian 2020ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatuta egotea. Ondorengo taularen barnean hartutako zenbateko indibidualak ezarri dira laguntza finkoetarako, ibilgailuaren kategoriaren, motorizazioaren teknologiaren eta hartzaile motaren arabera. Motorizazioa Kategoria Laguntza (€) Nahitaezko txatar bihurtzea ETEak eta autonomoak Enpresa handia GNK, GNL edo biometanoa N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 14.100 13.750 N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 16.900 15.500 N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 20.750 19.000 N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. 29.000 25.500 N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. 34.000 30.500 Euro VI-E diesela N2, 3,5 tonatik 5 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 6.950 6.785 N2, 5 tonatik 8 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 8.200 7.575 N2, 8 tonatik 12 tonara bitarteko gehieneko masarekin. 9.935 9.150 N3, 16 tonara arteko gehieneko masarekin. 13.800 12.225 N3, 16 tonatik gorako gehieneko masarekin. 16.300 14.725 Mugak Erabilgarri dauden funtsak behar bezala banatzeko, azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko hamar (10) ibilgailuko gehieneko laguntza-muga ezartzen da, ibilgailu horietatik gehienez bost (5) Euro VI-E Diesel-motorizaziokoak izan ahalko direlarik, pertsona fisikoentzat (autonomoak) izan ezik, azken hartzaile bakoitzeko ibilgailu baten (1) muga izango baitute. Informazio gehiago atal honen amaieran dagoen oinarrien dokumentuan eta 946.620.600 telefono-zenbakian. EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baitira errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko lagun- tza programaren oinarri arautzaileak, eta egiten eta argitaratzen baita laguntza horien deialdia. Eskaeren tramitazioa Laguntza-deialdi honen eskaeren izapidetzeari buruz informazio gehiago lortzeko, sartu zaitez honako URL honetan: Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa Dokumentazioa 01-Otorgamiento-representacion.pdf