Garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen programa 2021 2021. urterako diru laguntza deialdia: 2021eko urriaren 29ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte. Diruz lagunduko diren jarduerak garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan: Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan. Proba esperimentalak erakusteko eta balioztatzeko fasean goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak. Jarduera guztiak itsaso zabaleko saiakuntza azpiegituretan egin beharko dira, betiere EAEn kokatuta egonik. Eskaeren tramitazioa Eskabideak posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetara: Energiaren Euskal Erakundea 5020 Posta Kutxa Bizkaia plaza Eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbo Erref.: Garapen bideko itsas energiak - 2021. urtea-. Informazio gehiago lortzeko, amaieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 944.035.600 telefonoan. Laguntzen programaren oinarri arautzaileak Dokumentazioa Eranskinak-Itsasoko-energiak-2021-2023.pdf Ordezkaritzaren-xedapena.pdf