Seminars and Latest News

Laguntza Programak

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden eta 25 urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateetako eraikinetan instalazio elektrikoak berritzea, baldin eta, indarrean dagoen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa betez, Behe Tentsioko Buletina izapidetzen badute.
 

Onuradunak

Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak arautzen dituen eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateak.
 

Jarduketa subentzionagarriak:

Instalazio elektrikoen berritzeek sartu behar dituzten gutxieneko eskakizunak honako hauek dira:
  1. Tentsio-aldaketa B1etik B2ra (etengailu diferentziala instalatuta halakorik ez dagoen lekuan).
  2. Barne-instalazioak ELO Elikadurako Linea Orokorra/“Zorro zapal” motako kablearen DI Deribazio Indibiduala edo 0,6/1KV-ko isolamendurik gabea.
  3. Potentzia-handitzeen posibilitatea saihestuko duten BKO babes-kutxa orokor metaliko edo isolatzaileen ordezpena.
  4. Barne-patioetan/etxadietan dauden BKO babes orokorreko kutxa fatxadetara ateratzea (paretan sartuak).
  5. Eraikin berean garajea duten komunitateetako kontagailuen zentralizazioa egokitzea, ibilgailu elektrikoen etorkizuneko instalazio baterako egokitzeko.
 
Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan badira. Horregatik eskatuko da instalazioen egikaritzeari dagozkion egikaritzeko edozein konpromiso irmoren, onartutako aurrekontuen, eskarien, kontratuen, fakturen eta ordainagirien datak 2024ko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea
 

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea

Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
 

Indarraldia

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere.   Dena den, jarduketa subentzionagarriek egikarituta egon behar dute, eta beranduenez 2024ko abenduaren 31n fakturatuta.   Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEn, beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, elektronikoki, 6. oinarrian aipatutako aplikazio informatikoaren bitartez.  

Guztizko aurrekontua

1.000.000 euros
 

Kontsulta-telefonoa

Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die.  

  EBAZPENA, 2024ko martxoaren 6koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deialdia egin eta argitaratzeko dena.

 

EVE.TramitacionDeLasSolicitudes

Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan:  https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/1241201-eu/web01-s2ekono/eu/

Documentation

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.