Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Laguntza Programak

Etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programa

Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden etxebizitzen sektorean instalazio berriztagarri termikoak ezartzea.
 

Onuradunak

Merkatuan ondasunak pertsona fisikoak eta etxebizitza-jabeen erkidegoak.
 
Jarduketa subentzionagarriak
 
EAEko etxebizitza-sektorean energia berriztagarrietako instalazioetan egindako inbertsioa, teknologia hauek barne:
  • Eguzki-energia termikoa
  • Biomasa
  • Geotermikoa (zundaketak egin beharko dira proiektuan)
  • Hidrotermikoa
  • Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako aerotermikoa (aire-aire teknologiak izan ezik)
  • Hartune eta truke-azpiestazio berriak, energia berriztagarrien iturrietan oinarritutako bero-sareetan erabiltzaile berriak sartzeko
 

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea

Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
 

Indarraldia

Laguntza-programa honetarako laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 15an hasi eta 2024ko urriaren 31n bukatuko da.
 
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira.
 
Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan.
 

Guztizko aurrekontua

2.500.000 €
 

Kontsulta-telefonoa

Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo die.
 

  EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez egiten baita etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileen onespena, deialdia eta argitalpena.

 

Eskaeren tramitazioa

Dirulaguntzen deialdi honetako eskaeren tramitazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu URL honetan:
www.euskadi.eus

Dokumentazioa

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.